Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

absenta iz asentsio-belarraz egiten den edaria.

Asentzio-belarra osagai nagusi duela, zenbait belarrek -aingeru-belarraren sustraia eta abar- zaporea eta kolore berdea ematen zizkion gradu askoko likoreari deitzen zaio absenta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 172. orr.

Parisen, aipatutako urte horietan, bizitzeko, janzteko eta portatzeko modu ezohizkoak -absenta botilak astintzea horien artean- zituzten artista-jendeei la bohème deitu zitzaien -halanolako loturaren bat eginez Bohemiako biztanleekin?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

Absenta-koktela, New Orleans-en bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

-Absenta-usaina dago -esan zuen Ellenek-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus