Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anonimotasun iz anonimoa denaren nolakotasuna.

Hiri ezezagunaren anonimotasun horrek bestelako itxaropideak, aukerak, ametsak piztu zitzakeen zure baitan, nahi gabe ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Jendea gero eta aseago zegoen festaren parafernaliarekin, eta mozorroen anonimotasuna baliatzen zuen, adorea hartu, proposamen lizunenak ere eztarria urratu beharrez egin, eta gauari akabera egokiren bat eskaintzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 41. orr.

Taldean babesten dira anonimotasuna lortzeko, gazte direla, hazi direla eta boterea dutela erakutsi behar dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Burmuinetako traumatismo bat daukala, bere geroari buruz ezin dela ezer zehaztu gaineratu du Associated Press agentziari anonimotasuna atxiki nahi izan duen Creteileko erietxeko zuzendaritzako batek.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Gau amaiezinetan korridorean sentitzen diren jaberik gabeko pauso-hots etengabeen anonimotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Bai berak eta bai nik, eutsi egin behar baikenion nire anonimotasunaren jokoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

-Hamabost urte egin ditut anonimotasunaren gordelekuan, izenik gabeen linboan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 142. orr.

Biziaren ankerrak anonimotasunean ilundutako heroi akitu honek bere iragan ederraren frogatzat narama sakelan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Gero, anonimotasun osoan, bezeroak elkarteko boluntarioei ematen die poltsa saltegitik ateratzen delarik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Lau osaba, hiru izeba eta hamasei lehengusuren begi-luzeei ezin itzuriz ibiltzea hiritar biziaren anonimotasun preziatuaren kontrako atentatua zen niretako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus