Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
2004ko maiatzean eta ekainean, Renaud van Ruymbeke jujeak anonimoki jaso zituen zerrendetan, Luxenburgoko Clearstream finantza enpresako diru kontuko hartzedunetan emana zen Sarkozy. Berria - Mundua 2006-05-10
Maariv egunkari israeldarrak galdekatutako Israelgo segurtasun indarretako goi arduradun batek atzo anonimoki ziurtatu zuenez, Ariel Sharonen gobernuak erabaki du Hamas eta Jihad Islamikoa erakunde islamistetako burukide politiko eta militarrak "akabatzea". Berria - Mundua 2004-03-18
Poema haiek sortu, ez dakit nola sortu nituen, literatura egiten ari nintzela jakinaren gainean ala oharkabean, baina inoiz ez nuen izan inori erakusteko asmorik, ezta amodio haren inspiratzaileari ere, halakorik izan bazen; lotsatiegi nintzen ni horretarako, nik uste anonimoki bidaltzea ere ez zitzaidala bururatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.
Horrela definituta [...] ideien historiak kontuan du gizakien artean anonimoki mugitzen den pentsamendu amarrutsu osoa, errepresentazio-joko osoa. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.
Karreteak bidaltzen zituzten erredakziora, anonimoki askotan. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.