Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz egin gabe bizi nahi duen jendeak herri hauetatik ihesera jo beharra dauka, hirira, anonimato bila! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.
Jendearen memorian hiltzaile, anonimatoa bilatu behar izan zuten bizirauteko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.
Epaimahaiko kideen argazkirik edo irudirik hartzea debekatu egin zuten, eta anonimatoa gordetzea eskatu dutela jakinarazi zuen epaileak. Berria - Harian 2005-06-16
Hiri honek eskaintzen duen anonimatoa estimatzen du eta hiri multikulturala izateak ematen dizkion erreferentzia anitzak ere bai. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.
Anonimatoaren Espazioak izeneko bere liburu interesgarriaren pasarte batzuk irakurtzen baditugu. Berria - Kultura 2004-04-03
Galtzaileak interesatzen zitzaizkion, gailurretik lurraren kontra amildu eta hondatutako gizakiak, bizitzaren irudi direlako, baina berak bertigoa zion gailurrari, arrakastari eta izenari, eta nahiago izan zuen anonimatoan babestu. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Iturri horrek anonimatoan babestuta adierazi duenez, Gurutze Gorriko hainbat langilek Falujatik itzuli behar izan dute, soldadu estatubatuarrek ez dietelako utzi bertan geratzen. Berria - Mundua 2004-11-17
Nik lortu nian anonimatoan pasatzea. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 112. orr.
Erraza zen anonimatotik idaztea, eguneroko milaka bidaiarien arteko nahasketan boligrafoa hartu eta zerbait, agian barne nekearen eta artegatasunaren kanporanzko leherketa, edozein iragarkitako neska-mutil ederren ezpainetan jartzea. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 125. orr.
Eta bizitza eramaten hainbeste lagundu dion emaztea ilunpean geratzen da, anonimatoan, bakardadean, isilean. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 44. orr.
-Komunetako bakardadean eta anonimatoan pertsona herabetiek ausart sentitzen baitute beren burua. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.