Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anomia iz afasia mota, gauzakiak izendatzeko edo edo haien izenak ezagutzeko ezintasunean datzana.

Okerrena, arriskutsuena, nolanahi ere, anomia da, araurik eza, horrelako paradetan ahulak galtzen baitu beti: osasuna, giza harremana, gizarte kontzientzia, duintasuna, dirua, dena.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 9. orr.

Hasieran pentsatzen genuen kolore-agnosia edo kolore-anomia izango zuela, ausaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.

Kolore-anomia duten gaixoek, adibidez, koloreak bikain asmatzen dituzte, baina haien izenak izaten dituzte ahaztuak, eta, zalantzaz, aise esango dizute banana bat "urdina" dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus