Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anomalo izond anomaliaren bat duena.

Garuneko lesioak beste maila bat ezagutarazi zion, tartekoa; bai maila horretan giltzapetu ere bera -V1eko mundu bitxian-, sentiera anomalo eta aurrekromatikoaren munduan, nolabait esateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 52. orr.

Kurba leun bat marrazten dute emaitzek, eta animalia handiak txikiak baino eraginkorragoak direla erakusten, baina gizakiei dagozkien emaitzak anomaloak dira: pisu bereko lau hankako animalia bati legokiokeen energia-gastua halako bi inguru adierazten dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

Sistemaren kontrako portaera anomaloak atzematen saiatuko gara.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Dena dela, gogoaren analisi horri bi salaketa nagusi egin zaizkio: a) Monismo anomaloa: bi mailen arteko bereizketa (banakakoen arteko identitatea eta identitate falta orokorra) funtzionalismoak uste duena baino sakonagoa da; eta, b) Lehen pertsonaren ikuspegia: banakakoen arteko identitateak ez ditu behar bezala jasotzen gogoaren berezko hainbat ezaugarri, besteak beste, qualia eta intentzionalitatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus