Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anomalia 1 iz normala edo ohikoa denarekiko desbideratze edo makurdura.

Bi mutanteon kasuan, hain zuzen, organo bat hura espero ez den lekuan agerraraztea zen anomalia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Bizitza deitzen den izadiaren anomalia horrek apetan oinarritua behar du izan, gezurrean beharbada.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Espainian klasikoak diren anomalia horietako batengatik, Arkitektura Eskolako patioan zain zeuden ikasle haiek ez ziren gero arkitektoak izatekoak, sendagileak eta farmazialariak izatekoak baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat, euli itxuragabe bat, beldar gaizki eraiki bat agertzea, seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Orain gertaera hura gehiegikeria ulertezin bat bezala gogoratuko du agian, bere bizitzako anomalia bat bezala.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 67. orr.

Azken azterketek, berriz, "odoleko anomaliak" eta "liseritzeko arazoak" dituela ondorioztatu eta leuzemia izatea ukatu dute.  Berria - Mundua   2004-11-05

Gizon bat bere anomalia guztiekin deskribatuko lukeen liburua japoniar estanpa bat bezalako artelan bat litzateke.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Klimatologiak mahairatuko dizkion datuak aztertu, hango eta hemengoak erkatu, haizeenak datu termikoekin konpondu, euri-elur nahiz beste prezipitazioenak sailkatu, hezeduraren gorabeherak inongo anomaliarik dakarkeen arakatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Inguru horretan aldiro egiten dituzte azterketak, eta Flixetik beherako uraren kontrolerako estazioetan ez dute gaur artean inolako anomaliarik sumatu.  Berria - Gaiak   2004-09-19

Beti izango du lekurik anomaliaren batek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Anomalia baten kontra kixote izan daitekeela; baina arau orokor baten kontra kixote izateak zentzurik ez du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Berrirakurtze horren arabera, zientzia-ikerketaren joanetorrian anomaliek (hots, errealitateak aurkezten dituen erresistentziek) jokatzen duten rol epistemologikoa ahaztu egiten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Jessy Park, artista autista bat, eguraldiaren anomaliekin eta gauean zeruan gertatzen direnekin obsesionaturik dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Esperimentu horiek, hasieran, zintzilik gelditu ziren, anomaliatzat harturik, eusteko kontzepturik gabe, airean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

2 (izenlagunekin)

Neure baitan, eta adiskide kristauekiko harremanetan, beti iritzi nion neure jatorriari, bitxia arren, ia garrantzirik gabeko kontua zela, anomalia txiki dibertigarri bat, sudurra oker edo aurpegian orbantxoak izatea bezala edo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Unibertsoaren osotasunean ere badira, alde batetik, ugaltzea helburu berezi baterako duten espezie batzuk eta halako erregela bati darraizkionak, beren artean anomalia txiki batzuk besterik ageri ez dutenak, nolakotasunari eta zenbatekotasunari dagokienez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 194. orr.

Anomalia juridiko-politiko honek arduradunen bat izan beharko du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Denbora tarte ezberdinetan egin beharko lirateke kontrolak, eta araudia ere aldatu egin beharko litzateke, anomalia biologikoak zigortu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-08-31

Gurasoetako batek gaixotasun genetiko hereditario bat duenean edo guraso biak anomalia genetiko baten eramaile direnean.  Berria - Gaiak   2004-12-12

Bestalde, nozio garrantzitsu batez jabearazten gintuzten bi mutanteok: anomalia genetiko ohikoenek ez zekarten berekin egitura berririk, ordura arte ezezagunik eratzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Haziaren aldaketa genetiko horren ondorioz, anomalia kromosomikoak dituzten enbrioiak sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-05-13

3 (hitz elkartuetan)

Sexu heldutasunik ez dutenak, ezaugarri nartzisistak dituztenak, alkoholarekin edo drogekin arazoak dituzten pertsonak edo hormona anomaliak dituztenak dira izan ohi dira horiek.  Berria - Gaiak   2004-02-21

4 batezbesteko anomalia (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Batezbesteko anomalia iragan den orbita-periodo baten zatikia da, angelu gisa adierazia; elipsearen ardatza baliatuz angelu bat sortzen duen itxurazko planeta bat ere izan daiteke. ETC-entziklopedia   Batezbesteko anomalia, Wikipedia

5 Pioneer anomalia (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Pioneer anomalia edo Pioneer efektua, eguzki-sistemaren kanpoaldea bisitatzen duten espazio zunda ezberdinen esperotako ibilbidean ikusitako desbideraketa da, nagusiki Pioneer 10 eta Pioneer 11n. ETC-entziklopedia   Pioneer anomalia, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anomalia bat (4); anomalia txiki (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus