Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anofele iz paludismoa transmititzen duen eltxoa.
Anofele izeneko eltxo baten bidez zabaltzen da, "oso erraz", batez ere osasun zerbitzu txarrak dituzten lekuetan, edo jende pilaketa handiko lekuetan. Berria - Gaiak 2004-08-17
Anofele eltxoaren kasuan gauza bera gertatzen da. Berria - Gaiak 2004-09-15
Malaria horrelako eltxo batek kutsatzen du, anofele deritzan eme batek, lehe-nago malaria duenen bat ziztatu, odola atera eta gero zuri ezten samina sartuta. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 167. orr.