Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anodo iz bateria, gas hodi eta kidekoetan, korrontea sartzen den buru edo elektrodoa.
Hari-buruetatik burbuilatxozko prozesio bat irteten zen: ongi begiraturik, aise ikus zitekeen nola anodotik jaregiten zena halako bi jaregiten zen gasetan katodotik, gutxi gora-behera. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.
Teoriaren balaku gozoan, katodoaren potoa ia beterik zegoen gasez; anodoarena, berriz, erdiraino. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.