Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anoak -ohi baino ogi puska handiagoa, margarina zati bikoitza eta beste gauza bat, Wurst zeritzon zerbaiten zati bat, kanpotik gure saltxitxen antz apur bat zeukana- banatu zizkiguten nasan eta jan ere han bertan jan nituen berehala. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 124. orr.
Gero, berriz, anoak urritu zizkiguten. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 265. orr.
Nire anoaren zati bat Bepentzat gorde behar da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 230. orr.
Esan liteke Pariseko funtzionarioek Senako bazterretan egiten zituzten erromerietan esku-soinua zutela beti aldamenean, janarien anoa bezain garrantzizko. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.
Eskola, ospitale, fabrika eta horrelako komunitateetan egun luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua, nutrizio aldetik perfektuki orekatua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.
Jendearen artean ez dago moral onik; jende guztia goseak dago, asteko anoa bi egunetarako ere ez da aski. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.
Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan. Elizen arteko biblia Ez 4,10
Eguneko anoak eta sukaldaritza Zeitzekoaren antzekoak ziren. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.
Kilo laurden bateko anoa jango duzu egunero, ordu jakinetan. Elizen arteko biblia Ez 4,10
Poltsa batean zituen bere ondasun preziatuenak: bi pasaporteak, aldatzeko beste galtza-pare lehor bat, eta eguneroko anoa eskasetik gordeta etxean zituzten janari apurrak (ogi-kozkor lehorrak eta arrain ketu pixka bat). J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.
Mallabiko karreristak helmugarako 100 kilometro falta zirela, anoa postuan hain zuzen, esan zion taldeko zuzendariari ezin zuela lasterketan jarraitu. Berria - Kirola 2004-07-17
Anoa tokira iritsi dira iheslariak, tropela ere bai atzetik, hartu dituzte jan beharrekoak, baina aurtengo Tourrean podiumean izateko hautagai zenak ezetz, ez duela aurrera egingo. Berria - Kirola 2004-07-18
Gelaren eguneroko ordena akatsgabea, zoruaren garbiketa kirten bati lotutako moltso umelarekin, eguneroko ikatz-hornidura eta berogailua, anoa-banaketa eta koilaren eta plateren garbiketa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 211. orr.
Anoa-murrizketazko eta merkatu beltzezko garai hartan, ez zen han goian hornidura-arazorik: nola, inork ez genekien, baina denok genuen denetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.
Darfurren bizi diren 3,2 milioi herritarrek janari anoa txikiagoak jasoko dituzte maiatzetik aurreta. Berria - Mundua 2006-04-29
Garrantzitsua da halaber janari-anoa denboran ondo banatzea -zerbait egon ala ez. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.
Goizetan kafea, zopa eguerdirako, ogi-anoa herena edo laurdena zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 197. orr.
Begi aurrean, eta ahotik oso hurbil, garagar-anoa ederra paratu zioten. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 322. orr.
Aizkoraren gainean egin zuen zin eta zegokion galleta eta ron anoa izendatu zioten, etorkizuneko harrapakinen bere partearekin batera. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.
Arropa, azukre, keroseno eta olio anoak handitu egin behar dira. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.
Pippinek Laugarren Araua hautsi zuen, biharamuneko egur anoa gehiena sutan jarriz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.
Georg Tabori dramaturgoak esan zidan behin: aforismo bakoitzean, eta edozein txistetan ere, tragedia anoa bat dago. Berria - Kultura 2006-02-14
Zazpi anoa gune izango dituzte lasterkariek bidean, eta antolatzaileek ehun laguneko muga jarri dute. ETC-prentsa Berria, 2006-09-02
Aldaketa horrek Lekunberriko anoa guneari eragingo dio: herriko plazan jarriko dute, pilotalekuan jarri beharrean. ETC-prentsa Berria, 2012-05-11
Mendira beharrezkoa gainean eramateko filosofia indartze aldera, jaki batzuk kendu ditugu anoa guneetan, eta horrek hainbat gorabehera sortu ditu. ETC-prentsa Berria, 2012-06-03
Mallabiko karreristak helmugarako 100 kilometro falta zirela, anoa postuan hain zuzen, esan zion taldeko zuzendariari ezin zuela lasterketan jarraitu. Berria - Kirola 2004-07-17