Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anitz (orobat anhitz g.er.) 1 zenbtz asko.

Ez da esan beharrik datu horiek guztiak ongi funtsatuak eta bermatuak direla, nahiz maizkara, datuetan elkarren arteko kontraesan anitz aurkitu izan dudan gauzak hemen eta han begiratzen ibili naizenean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 9. orr.

Ez gara atzokoak eta jada ez da kolore anitzeko herritarrez betetzen kalerik presoen alde.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 68. orr.

Urte anitz geroago militante horiek garai lorios horietaz balentriaka eta negarra begian mintzo adi zitezkeen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Datu anitzek erakusten dute helduek ahoskera menperatzeko haurrek baino askoz gaitasun eskasagoa dutela.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.

Zuzenbide Penala gauzatzean egiten ziren gehiegikeriak, lehen aipatu dugun Calas kasua, Damiens-en urkamendi ezaguna eta beste anitz, bateraezinak ziren beharrizanaren irizpidea eskatzen zuen hitzarmen ideiarekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 13. orr.

Horixe duzue, egun, gerlari ihesi etorriak diren euskaldun anitzen lantegia eta han duten bizimodua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Esan gabe geratzen ziren gauza anitz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 174. orr.

Behako bat gibelera, Auritz eta Aurizperriko haranei: ardi guti, ene ustez, baina zaldiak, eta bereziki behi anitz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Gaineko eta ingurukoak, noski, kolore eta tamaina anitzeko zipriztin, ile eta orbanez bete ziren; konketak, berriz, bizar-ilez eta odol-tantaz apaindurik iraun zuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.

Eta hala, bere bihotzeko barrunbeak era ezberdineko opari gisa eskaintzeko, alderdi anitzetatik kontsideratzen zuen guztiz bakarra dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 339. orr.

Irudi anitzeko pintura-sekuentzialak ere - esaten du - zinemako eremuz kanpoaren oso antzeko eremuz kanpoa sortzen du (gurutze-bideen adibidea aipatzen du, elizetan Kristoren nekaldia irudikatuz egon ohi diren hamalau irudizko sekuentziak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.

Munduan gaur egun egiten ari denari erreparatzen baldin badiogu, segitzen ahal ditugun eredu interesgarri anitz daude.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 151. orr.

Kristinak bizkar gainean ezarritako edredoi kolore anitzaren puska luzeena herrestan zeraman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.

Negu betean, euria eta hotza zelarik, ez zen preso anitz ateratzen ibiltokira [...].  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Egile anitzen teoria postulatzeko beste zantzu bat.     «Kuskue tanden», 2004 - 69. orr.

Baina gero harremanmota guztiak ugaldu egiten dira konstituzio-mota anitz eratu bitartean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Industria pribatuari mozala ipini zion eta jende anitzen ekimenak ito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 16. orr.

Bizitza kolore anitzekoa duk.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 231. orr.

Han dabil bada, Juan Migel Orkolaga langile porrokatua 1902an, Igeldoko bizkarrean, nola itsasoa hala kosta alde luzea ezker-eskuin duela, eta barrualdera mendi lerro luze anitz bistaratzen dituela.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 31. orr.

Euskararen alde lan anitz da egiteko eta eragile guztien beharra dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Etxe hartakoa berekoa zen François Dardan dohatsua, frantziako iraultzan, 1792ko Buruilean hil zutena beste anitzekin batean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

Motorrez eta jantzi deigarriez bakarrik ez, beste gauza anitzez ere badakiela erakutsi nahi luke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.

Lanordu gutxi, eskakeatzeko aukera anitz, eta neskatilak nonahi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Alde batera eta bestera zebilen zutabe anitzeko saloi marmolezkoan zehar.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Beraiena ez ezik beste herri anitz ere badaramate poltsikoetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 115. orr.

Aspalditik Aljerian, molde anitzeko izugarrikeriak ikusitakoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 15. orr.

Beltzaran anitz bada hemen lapurtzen duena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 157. orr.

Entzuleek eta galdegile anitzek behartzen gaituzte hartara; eta iragarpenen huts ttikienak esnatzen dituen latosoen erreparoen beldurrak, erreparatu beharrari halako loturaz eta katez itsatsita sentitzen gara egun osoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 131. orr.

Zakurrek salerosketa handiak sortu eta jende anitz erabiltzen dute dantzan: zakur hazteko tegiak, albaitariak,  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 20. orr.

Gutxiagotan ordea alderantziz, nahiz eta gure artean faltsu anitz baden, txoria eho eta eskua gordeka ari dena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

Erromako etxe atari anitzetan idazki bat zegoen: "Cave canem", alegia, "Kontuz zakurrarekin!".  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 13. orr.

Jende anitz ezagutuak ziren eta berri sail edota emankizun ezberdinetan entzuten ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 5. orr.

Balioekin lan egiten duten zientzietan, bereizketa hori behar praktikoa da, eta kasu anitzetan erabatekoa ere bai.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 111. orr.

Buruhauskarriaren piezek antolaera anitz onartuko balute bezala.     «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Zelula anitzez osaturiko gorputz bakarra balira bezala, txindurritegi baten antzera hasiko dira mugitzen denak batera, autobusak azaldu beharko lukeen aldera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.

Anitz dira bizipozik ez eta beren buruez beste egiteko prest daudenak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Hark gauza anitz eta sinestezinez idatzitako idazlan asko karteran sartuta joaten nintzen beti eskolara, eta oso itxura ona ematen nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Zonzo Hego Ameriketako herri anitzetako berba bizia da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 47. orr.

Bi mila tatariarrek zituzten han beren dendak ordena egokian jarriak, eta zaindari anitz zebilen erne inguruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

"Ene historiaz badakik anitz, nihaurek kontaturik eta sentitzen dikek, behar bada inkontzienteki, konfidente neurotiko ideala naizela".  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 138. orr.

Jantzigain beltzetan, elurraren antzeko loreak zituen zuhaitz zuria zeramaten brodaturik, zilarrezko koroa baten eta punta anitzeko izar askoren azpian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ugalketa giza sexualitatearen alderdi anitzetako bat besterik ez da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 44. orr.

Telebista anitz eta bizia jori, maiteok!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 20. orr.

-Jende anitz bazela eta... kanpoan euria eta.. ø hona jin naiz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

2 (dagokion izenaren ezkerretara)

Dokumentuetan agertzen dena da beste herritarren eskubide berak ez zituztela agoteek, baita anitz gauza debekatzen zitzaiela.  Herria   2003-10-30

Iduritu zaigu museo berriak anitz jende harritzen ahal zuela eta argitasunak beharrezkoak zirela.  Herria   2001-11-15

Anitz metroren bidegurutzea zen Grand Central.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebaturik, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,24

Borrowek dio, anitz gauza "uher, oker eta hipotetiko" zirenak idatzi izan direla hartaz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 7. orr.

Horregatik, bibliografiako anitz erreferentzia lehen ikastaroak gainditzeko behar baino askoz zailagoak, sakonagoak, espezializatuagoak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Ediporen antzera, gizakiok ez bi baino hiru edo anitz ahotsez mintzo gara: ni, zu, hura; identitaterik eza, itsumenera eramango gaituen jatorrizko bekatua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Seta hori hartua zeukan, hankapean ikusi nahi zituen Euzkadi galtzen utzia zuten aliatuen hiriburu guztiak eta, esan diat, anitz euskaldun ginen ados.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

Zeren hazte alaian handitzen eta helduaroko mailak banan-banan igoten ikusten dituzun gauza guztiek galtzen dutena baino lehenki gehiago hartzen baitute, jana zain guztietan aisa sartzen deno eta anitz osagai galtzeko eta xahutzea hartzen duten bizia baino gehiago izateko beste gauzak laxotzen ez direno.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Kanpoko kausetarik datozen gauzek, alabaina -anitz alderdi izan ditzaten ala guti- kanpoko kausaren bertuteari zor diote berek duten betegintzarre edo errealitate guztia eta horrengatik kanpoko kausaren betegintzarre soiletik dator haien existentzia eta ez berenetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

Ikaragarri nabarmentzen zen urrezko erloju kate txerlotu bat, erdian katenbegi handiak zituena, eta anitz zintzilikario pinpirinez hornitua: errebolbertxoa, ganibetatxoa, hortz eskuila eta zintzarritxo maitagarri txiki-txikia, dena urre puru-puruzkoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Baziren Frantziako Ancient Régime zelako hartan anitz lege, ohitura eta abar hamaika eskualde, herrialde eta gainontzekoetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Karlos Santamariaren izena ez zitzaidan arrotz, sorterritik urrun ikasten nenbilen 1945-1955 urte haietan, "Donostiako Solasaldi Nazioartekoez" eta haien zuzendariaz anitz aipu baitzen bazterretan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 7. orr.

Anitz urtez, Schneider andrea!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

Txakurrak eta zaldiak (egin nuen neure baitan) badute lehen gaitasun hori; anitz hegaztik, berriz, hala nola Zesareen erresinolak, orobat bigarrena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Eta sinestezina zaio lagun bakar bati anitz liburuk eragitea gozamena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 12. orr.

Anitz kardinale beren karrozekin beha zeuden etxe-kantoietan, gizon handi eta sainduaren itxura ikusteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Arbolatik jaitsi eta euskaraz mintzatzen hasi zen - kondaira luze batean, aurrena hanka biren gainean ibiltzen eta, anitz gauza bitxi egiten ikasi eta gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 7. orr.

Ganadua ferian saltzera doan anitz nekazari txapeldun.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.

Nire herriari Thiuda deritzo; guk behinik behin hala esaten diogu, baina gure auzoek, erran nahi baita gure etsaiek, anitz izenez derizkute, Saksa, Nemet, Alaman.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Giza arrazaren bilakaera luze eta gorabeheratsuan, planeta honetan dagoeneko heldu den garaian gizakiak, zientziaren eta teknologiaren bizkortze izugarriari esker, bere inguruan duen guztia anitz modutan eta orain arte ikusi gabeko neurrian eraldatzeko boterea eskuratu du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

3 adlag

Mike, Watts auzoan sortua zen eta bere amaren etxetik ez zen anitz urrundu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 34. orr.

Zorigaitzez, jauregiak badu anitz sofriturik, nahiz eta errespetu haundiena mereziko zuen bere sabelean dauzkan oroitzapenen gatik, mendez mende bizi izan dituenengatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 24. orr.

Ilargia egin zait maitagarri, anitz estimatzera iritsi naiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 8. orr.

Anitz aspaldi heriotzerat kondenatuta gero, han dauzkate, luzaroan, noiz hilko, noiz ez hilko, pentsamendu samingarri hartan beti sufritzen...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 75. orr.

Sokoa untzia anitz handitu da, gaur egun 230 langile ditugu, interim-ekoak kontatu gabe.  Herria   2001-08-02

Dudarik gabe, anitz gostatzen dira gauzak eta bada oraino anitz egiteko.  Herria   2001-07-19

4 (izenondo gisa) (Euskaltzaindiaren Hiztegiak adiera hau baztertu egiten du, askotariko eta gisakoak proposatuz) askotarikoa.

Aise da erraten, ordea, eta zailago egiten: aitzin eguneko gertakizun anitz eta ezberdinei loturiko irudiek kuku egin zidaten kaxko barnean, hodei jostari eta anker baten moduan, zein baino zein urragarriago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Hiriak anitzagoa behar du, ezinbestez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 39. orr.

Legeek ez dituztenez arautzen herritarren mugimendu eta ekintza guztiak, eta, hain anitzak direlako hain zuzen, ezin arautu dituztenez, ondorioa da agintzen ez dena eta debekatzen ez dena ia infinituak direla eta nork bere nahitara egin dezakeela, ala egin ez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 179. orr.

Ezta, bestalde, irudimen berritzaileak lekarkeen irudigintza anitza eta nabarra ere, hedarazitako irudiak baino, telebistatik, bideotik, zinematik jasotako irudiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Europa sozialaz gain, Europa anitzaren aldarrikapena ere egin zuen Ibarretxek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Hori lortzeko bideak, baina, anitzak bezain korapilatsuak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Adierazpen hau sinatzen dugunok, Egunkaria-ren itxiera basatiaren aurka Euskal Herrian oldartutako gizarte aktibo anitza dugu gogo hurbilean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Hiri honek eskaintzen duen anonimatoa estimatzen du eta hiri multikulturala izateak ematen dizkion erreferentzia anitzak ere bai.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Baina urrats honek ez zuen, berez, dirua asmatzea ekarri aukeraturiko produktu horiek oso anitzak zirenean eta ez metalezkoak soilik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Izaki anitza izan arren, bakarraren legez mugitzen zena zelai berdean behera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 27. orr.

Ondoren aurkitu den erakusgarria froga anitza da -ez froga bati eransten zaion beste froga bat-, aldiz, ehun edo mila aldiz biderkatutakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 158. orr.

Hortik datoz, etorri ere, Erromako legeetan diren izenik gabeko kontratu anitzak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 26. orr.

Bere lanbide anitzak albo batera utzi eta idazten jardun zuen gelditzen zitzaizkion egun jorietan, eta etxetxo txuri bat erosi ahal izan zuen Danubio ibaiaren ertzean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.

[...] maitasunaren ozpinak dastatzeko, bizitzaren dekadentziaz ohartzeko edo historia interpretatzeko, testuinguruak bezain anitza baita metafora baten balioa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.

Globalizatzen gaituen kontsumo gizartearen aurka doa irudiz tribua, hautsia, anitza, ele lauduna, purruskatua, gustu ezberdinen artean beti urratua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

5 adimen anitz (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Batzuk aipatzearren, ikaskuntza dialogikoa, adimen anitzak, ikaskuntza kooperatiboa eta proiektuen bidezko ikaskuntza, ulermenerako ikaskuntza edo zerbitzu ikaskuntza.  ETC-prentsa   Berria, 2015-01-11

Zer du, bada, xakeak, erreferentziazko tresna hezitzailea izateko? Pello Agirrezabal HH eta LHko zuzendariak argi du: "Elkartasuna, errespetua eta adimen anitzak erabat lantzen ditu".  ETC-prentsa   Argia, 2017-12-24

Howard Gardnerren adimen anizkoitzaren teoriari loturik daude. Montserrat Del Pozo egilearen ikuspegitik gauza bera dira adimen anitzak eta gaitasunak. ETC-entziklopedia   Gaitasun (hezkuntza) Wikipedia

6 aldagai anitzeko analisi (corpusean ez dago; ETCn 16 agerraldi)

Datu hori bestelako aldagaiekin nola lotzen den zehaztea "oso zaila" dela uste du Etxeberriak: "Aldagai anitzeko analisi bat egin beharko litzateke horretarako".  ETC-prentsa   Berria, 2015-10-29

Horretarako, analisi deskriptiboa, diferentziala eta aldagai anitzeko analisia erabili dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 61 zbk., UEU, 2007 - apirila-ekaina

Guk, paleontologoen belaunaldi erradikalak, estatistika eta ordenagailuak lotu genituen aldagai anitzeko analisiaren teknika ikasi genuenean.  ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Prozesua honako hau izan da: EGINSOFT enpresak egindako grabaketa-prozesua, datu-base etiketatu bat sortzea eta estatistikako Barwin softwarearekin lantzeko prestatzea, kalkulu-orriaren bidez, eta R estatistika-programarekin gerorako aldagai anitzeko analisi estatistikorako datu-base bat sortzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   EITB aro digitalean. Kudeaketa estrategikoa konbergentziara bidean, Jotxo Larrañaga (arg.), UEU, 2011

Hainbat aldagai batera aztertzen duen aldagai anitzeko analisiko teknikak ere garatzen dira.  ETC-entziklopedia   Estatistika, Wikipedia

Estatistikan, korrespondentzia-analisia, aldagai anitzeko analisiko teknika bat. ETC-entziklopedia   Korrespondentzia (argipena) Wikipedia

7 aldagai anitzeko banaketa normal (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Izan bedi x bektore bat, n osagai dituena, eta aldagai anitzeko banaketa normal estandarizatuari jarraitzen diona... ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

8 aldagai anitzeko kalkulu (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Geometria diferentzialeko eta tentsore-kalkuluko matematikaren arloetan, forma diferentzialak hurbilketa bat dira aldagai anitzeko kalkulura, koordenatuen menpe ez dagoena. ETC-entziklopedia   Forma diferentzial, Wikipedia

9 alde anitzeko

Hori da esaten duguna, nahiz baieztapen hori alderdi aniztuna den -alde anitzekoa esan nahi dut hitz honekin-, eta abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren arteko harremanak aski nahasiak diren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 117. orr.

Bakea eraikitzeak prozesu oso bat, globala eta alde anitzekoa, martxan jartzea eskatzen du» eta prozesu horrek ahalbidetuko du "euskal herritar guztien eskubide ororen errespetuan oinarritutako eszenatokia», eta ez alderantziz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Bestalde, normalizazio politikoa lortzeko, alderdien arteko alde anitzeko elkarrizketa beharrezkoa dela adierazi zuen EAJko lehendakariak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Alde anitzeko zorretik jaso beharko litzatekeenaren %10 da Erresuma Batuari dagokiona.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

Azken berrogeita hamar urteok politika globalaren instituzionalizazio izugarri zabal bat ikusi dute, alde anitzeko akordio pila bat, instituzioak, gobernuz gaindiko goi bilerak...  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

10 alderdi anitzeko sistema

Alderdi anitzeko sistema ezarri, eta alderdi askok desengainua hartu zuten, aurreko sistema itxuraz soilik aldatzen zela ikusita.  Berria - Mundua   2004-08-25

"Lorpenak» bermatzeaz gain, "horretan soilik gelditu ez» eta alderdi anitzeko sistema sendotuko duela esan zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-03-16

11 anitz esker eskerrik asko.

Anitz esker, beraz. Baina ez daukat Euskaltzaindiaren izendapena onartzerik.  Berria - Kultura   2004-11-30

-Anitz esker, maitea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

-Anitz esker baina ez dut joan nahi, ez nago gogoz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

"Adiskide zintzoa, anitz esker", erran zidan, eskua tinkaturik, "argibideak hartuko ditut".     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 188. orr.

· Anitz esker behar dizkizut eman, hain zure gutunaren beharretan nintzen!     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.

12 anitz eta anitz

Lantegiak erreak baitziren, preso anitz eta anitz kanpoko komandoetara igorriak izan ziren, eta haien artean lagun on frango, gehiago ikusiko ez nituenak, bakar batzuk salbu, Belokera, gero, ikustera jin zaizkidanak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 103. orr.

Ez dute ardietsiko anitz eta anitz urtez, non batean eta, batez bat, Espainiako bertze eskualdeak beren gain jartzera ez diren oldartzen...  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.

Hala ere, anitz eta anitz dira udaltzainen isun-gaztigua haizetakoan daramatela inpunitate osoz lekutzen direnak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 32. orr.

Kultura anitz eta anitzetan ohore edo beldur ekarri izan dizkiote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Arima aldez edo moldez inguru geografikoari lotzen dutenak anitz eta anitz dira, baina ez Gaztelako paisaiari bakarrik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 166. orr.

Nik banuen lana, Wirth irakaslearekin ari bainintzen, baina anitz eta anitz ziren langabeziaren putzuan usteltzen zirenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 215. orr.

Bertze anitz eta anitz populu badituzu leku horietan, luzeegi litzateke hemen denen aipatzea eta funtsean, anitz ez ditut nihaurek ikusiak ere.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 93. orr.

Jainkoak berak egin beza Zure Goitasunak, zure Andre guztiz kartsu Juana Alhamako Duke eta Gobernadore Argiarekin batean, erdiestea anitz eta anitz urte iragatea, Nestor-ek bezala, amets guztiak gainditzen dituzten goiko dohainek gero eta gehiago onturik irauteko gisan, halabiz!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 224. orr.

13 anitz eta anitzetan

Kultura anitz eta anitzetan ohore edo beldur ekarri izan dizkiote.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

14 anitz urtez

Anitz urtez, Schneider andrea!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 96. orr.

15 anitzez

Inbestizamenduaren ondorioa hauxe da: gazteriaren zerbitzuak leku eta material aldetik anitzez hobeki dohatuak direla leku berrian.  Herria   2001-01-11

Bestalde ez ditugu ofizialeak ahantzi behar, Angelun uste baino anitzez gehiago ofiziale baitugu.  Herria   2002-08-15

Duela 80 urteko partidak gaur egungoak baino anitzez epikoagoak ziren baina, aldi berean, poesia gehiago zutela esango nuke.  Berria - Kirola   2004-02-21

Antolatzaileek anitzez gutxiago espero zituzten.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Azterketa bidea murritzen dituzte, anitzez merkeagoa ateratzen zaielako azterketa ez duen bat.  Berria - Harian   2006-02-07

Gure aitak diruaz zituen ideiak, gerra ondoren, anitzez ere lausoagoak eta nahasiagoak ziren sekula baino.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.

Eta bertze ibai bat, Baigorrikoa baino anitzez handiagoa: Ebro.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.

Izan ere, muga orotarik haratago, iragana zehatz-mehatz oroitzea baino anitzez ere inportantagoa zen, ene ustez, iraganaren usainen eta aromen oroitzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Luzaide, zabal baino anitzez luzeago baita, horrengatik ezarria izaiten ahal zen Luzaide edo Luze bide, nola baitira etxeen eta auzo edo kartierren izenak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Atzokoa baino anitzez ere handiagoko gaztelua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 150. orr.

Ez zara ziur hogeigarren mendean zaudenetz edo anitzez lehenago.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 39. orr.

Aberatsak halaber Jainkoaren haur izanki, agian pobre larru-hasak baino anitzez gehiago pleinitzekoak dira, gaurko mendean hedatzen ari den pikarraitzea garatzen ikustean, sekula ukan ez duten kontzientzia txarra jasaten dutelako, aberats izateagatik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Anitzez hobe zen, ordea, jadanik bazekitena ez ukatzea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 50. orr.

Ez zekien, ordea, ni bere adimen zabalaz eta bihotz onaz liluraturik nindukala, bai bera bai Antonioren ama mirespenez nekuskiela, ene irudiko neure gurasoak baino anitzez bihotz zabalagoak zirelako.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 112. orr.

Eta oraino anitzez berantago, bera baino aise makurrago elemeniaka zirela, sabela bete hagin, bihotza bete askatasun egarri.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 10. orr.

Anitzez geroago, Doneztebeko egun beltz hartatik bizirik ateratakoen ahotik bildu zituen Migelek Ramonen azken buruaren xehetasunak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 48. orr.

-Eta beharrik meza dugun, bertzenaz... anitzez makurrago ibiliko ginateke.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

Egindako pauso erraldoi horrek azken erpina joko du euskaltzainok barrez hasten garelarik "ajataka" egin beharrean "ahataka" egiten badugu, nahiz eta "ahataka" hastean zintzurra oharkabeki trabatzeko moduan jarriko zaigun, ez baita konparaziorik, euskaldunok anitzez errazago egin izan dugu "ajataka" "ahataka" baino.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.

16 anitzez eta anitzez

Eta zendako hiru hilabete? ez duzu uste epe hori anitzez eta anitzez laburtzen ahal genukeela?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Halako gailurrak lortzeagatik, irudimena bizkortzeagatik, bidente bilakatzeagatik, azken batean bere eleberrien amoreagatik, Balzacek, Goriotek alabengatik bezala, bere burua sakrifikatu zuen: kafe katilukada anitzez eta anitzez zigortzen zuen gibela, bere burua egunean hogei orduz idaztera behartuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

17 aukera anitzeko galdera (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Ariketa hauen helburua hauxe da: ikasleak aukera anitzeko galderei erantzuna ematen trebatzea.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008

Oro har, testu-ulermena lantzeko eta ebaluatzeko aukera anitzeko galderak eta galdera irekiak erabili ohi dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Hezitzaile elebidunik ez badago eskura, lehen hizkuntzan idatzitako argibide sorta bat presta daiteke ikasleari eskatzeko ataza batzuk egin ditzala, hala nola "Marraztu bat", edo aukera anitzeko galderei erantzun diezaiela.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Eskola kulturaniztunetan irakastea eta ikastea, Elizabeth Coelho, EHU/UPV, 2016

Likert eskalak aukera anitzeko galderak izaten dira, normalean baieztapen batekiko adostasuna edo desadostasuna adierazteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Giza zientziak eta Artea, Askoren artean, UEU, 2019

Tresna hori erabiliz, mota ezberdinetako ariketak sor daitezke, adibidez, aukera anitzeko galderak, hutsuneak bete motako ariketak edo ikasleak elementuen ordena zuzena erabaki behar duen motako ariketak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, Askoren artean, UEU, 2019

Eduki interaktiboen gabeziak: hutsuneak betetzea, aukera anitzeko galderak, egia-gezurra formatuko galderak, scorm galdetegiak, Geogebra jarduerak etab. ETC-entziklopedia   EXeLearning, Wikipedia

18 aukera anitzeko proba (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

6. testa, irudiak bukatu beharrekoa, jaiotzetiko adimena neurtzeko Alfa testeko aukera anitzeko probaren analogo irudiduna da.  ETC-literatura, saiakera   Gizonaren neurketa okerra, Stephen Jay Gould (Oihane Lakar), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Aukera anitzeko probak, parekatzekoak, egia-gezurra erakoak, ordenatzekoak, osatzekoak, eta abar. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hezkuntza-ebaluazioa, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

19 erabiltzaile anitzeko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

DBKSa erabiltzaile bakarrekoa da, baldin eta aldiko gehienez erabiltzaile bakarrak erabil badezake sistema, eta erabiltzaile anitzekoa da, baldin eta aldi berean erabiltzaile batek baino gehiagok erabil badezakete sistema -eta, beraz, datu-basea atzi badezakete-.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

MySQL Datu-baseen kudeaketarako erlazio-sistema bat da, SQL erabiltzen duena, hari eta erabiltzaile anitzekoa, milioi bat instalazio baino gehiago dituena. ETC-entziklopedia   LAMP, Wikipedia

20 esker anitz eskerrik asko.

Esker anitz.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 96. orr.

-Mila esker anitz zure konfiantzarengatik -esan diot-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

Ermitari eta Basoiri esker anitz gauza berri ikusten dut eta zinez nasaiki ene herriaz ikasten ari niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 45. orr.

-Santxo lagun, esker anitz damaizkiot zeruari, nik ezer dohatsurik aurkitu izan baino lehenago, hiri halabeharra on-aldiz harrera on bat egitera irten izana bidera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 172. orr.

21 eskerrik anitz

Ongi esana, Ouroana maitea, Eskerrik anitz, Mogueime maitea, baina ni emakume xume bat baizik ez nauk, lizentziatua banaiz ere, Eta ni gizon xume bat, zuzentzailea izanik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 388. orr.

-Eskerrik anitz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 98. orr.

Eskerrik anitz, gorentasun hori; baina ez baitut noski gisa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 215. orr.

22 faktore anitzeko autentifikazio (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Faktore anitzeko autentifikazioa, kautotze autentifikazio metodo bat da zeinean ordenagailu erabiltzaile batek autentifikazio mekanismo batean gutxienez bi froga edo faktore aurkeztu behar ditu sarbidea lortzeko.  ETC-entziklopedia   Faktore anitzeko autentifikazio, Wikipedia

Faktore anitzeko autentifikazio-planek pasahitzak ("ezagutza-faktore" gisa) autentifikazio-bitarteko batekin edo gehiagorekin konbinatzen dituzte, autentifikazioa seguruagoa izan dadin eta konprometitutako pasahitzekiko zaurgarritasun txikiagoa izan dezan. ETC-entziklopedia   Pasahitz, Wikipedia

23 faktore anitzeko kautotze (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Sareen segurtasunaren oinarria kautotzea da, normalean erabiltzaile eta pasahitz batekin. Kautotze prozesuak egiteko, faktore anitzeko autentifikazio edo faktore anitzeko kautotze terminoa erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Sareen segurtasun, Wikipedia

24 geruza anitzeko kommutadore (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Geruza anitzeko kommutadoreek bideratzaile moduan joka dezakete eta VLAN desberdinen arteko konexioa eskaini. Kasu horietan ez dago sarbide mailako kommutadoreen beharrik. ETC-entziklopedia   Geruza anitzeko kommutadore, Wikipedia

25 maila anitzeko marketin (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Maila anitzeko marketinean saltzaileek bere salmentengatik lortzen dituzten komisioez gain, antolaketa egituran osatzen duten "azpiko" beste saltzaileek egindako salmentekin ere komisioak lortzen dituzte. Maila anitzeko marketina egiten duten konpainiak, maiz salmenta zuzeneko enpresak, kritika asko jaso dituzte. ETC-entziklopedia   Maila anitzeko marketin, Wikipedia

26 milesker anitz

-Milesker anitz, Gaueko, milesker.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Baina ikusten nuen zaintzaleek begiak sutan zituztela, eta ene baitan izorra zizte! pentsatzen nuelarik, milesker anitz! erraiten nien ene irri faltsuenarekin, ongi erakutsiz zerbitzari onak zirela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldaketa anitz (5); anitz aldatu (9); anitz aldatu da (5); anitz aldatuko (5); anitz aldiz (18); anitz ari (5); anitz bada (17); anitz badira (5); anitz behar (6); anitz bezala (5); anitz da (7); anitz dago (9); anitz daude (6); anitz denbora (10); anitz dira (42); anitz ditu (6); anitz egin (34); anitz egin du (6); anitz egiteko (5); anitz egiten (18); anitz ekarri (6); anitz eman (13); anitz ere (18); anitz erran (6); anitz esker (6); anitz eta anitz (10); anitz ez dira (5); anitz gauza (52); anitz gehiago (13); anitz gelditzen (6); anitz gizon (5); anitz ikasi (8); anitz izan (20); anitz izaten (5); anitz jende (19); anitz jendek (5); anitz lagundu (5); anitz lekutan (7); anitz maite (9); anitz mintzo (6); anitz tokitan (6); anitz urte (10); anitz urtez (7); anitz ziren (5); arrazoi anitz (5); aukera anitz (11); baina anitz (13); baino anitz (7); bertze anitz (37); bertze anitz gauza (6); beste anitz (62); biziki anitz (6); denbora anitz (13); denbora anitz eman (5); diru anitz (8); esker anitz (7); euskaldun anitz (5); ezen anitz (5); gai anitz (5); galdera anitz (7); gauza anitz (43); gazte anitz (5); haietarik anitz (8); hori anitz (6); jende anitz (64); kalte anitz (5); lan anitz (15); oraino anitz (5); preso anitz (5); urte anitz (12); zeren anitz (5)

anitza izan (5)

anitzak dira (9)

anitzek egin (5); anitzek ez dute (10); anitzek uste (6); beste anitzek (9); gazte anitzek (7); herritar anitzek (7); jende anitzek (21); lagun anitzek (5)

alde anitzeko (11); alderdi anitzeko (7); balio anitzeko (25); balio anitzeko berba (6); balio anitzeko hitza (5); erabilera anitzeko (8); ezker anitzeko (8); kolore anitzeko (20); nazio anitzeko (5)

balio anitzekoa (7)

anitzen artean (8); anitzen arteko (5); beste anitzen (8); jende anitzen (8)

alde anitzetako (8)

anitzetan bezala (9); anitzetan erran (12); anitzetan ez (14); anitzetan gertatu (5); bertze anitzetan (5); beste anitzetan (5); leku anitzetan (11); toki anitzetan (7); urte anitzetan (6)

anitzez berantago (6); anitzez ere gehiago (7); anitzez gehiago (28); baino anitzez gehiago (11); modu anitzez (10); modu anitzez hunkitua (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus