Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

animatu, anima(tu), animatzen da/du ad adoretu, zerbait egitera bultzatu.

Anima zaitez", esan nion azkenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Jainkoaren Erkidego horrek soilik eta bakarrik ordezkatzen duen gizarte-espeziea zibilizazioek ordezkaturiko espeziea baino maila goragokoa dela espiritualki, anima gaitezke aurrera segitzera gure hasierako ustea -hots, historian zibilizazioen papera dela nagusia eta elizen papera mendekoa- alderantzikatzeko saioan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 129. orr.

Tira, anima hadi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.

Halakoak esaten nizkion, baina argumentu haiekin nekez anima nezakeen inor.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 287. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus