Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anima (Euskaltzaindiaren Hiztegian arima agertzen da) iz arima.

Evak ezin izan zuen orduz geroztik Adanen anima ukitu.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Zera esan nahi nian, deabruarekin traturen bat egina duela horrek; hark alegia tximinoari asma dohain hori emango diola eguneroko bizigaia irabazi ahal izateko eta honek hari, munduko etsaiak nahi duen eran, bere anima utziko diola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

Gauza harrigarria, ohiko tirania zein handia den ez dakienarentzat: lege baketsuek sarraski eta odolera ohitutako anima gogortuetatik ikasi behar izan dute epaitzeko modurik humanoena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 58. orr.

Anima sentibera batek ondo egindako legeen kode bati begiratzen dionean, eta besteri gaitz egiteko askatasuna besterik ez duela galdu jabetzen denean, tronua eta bere okupatzailea bedeinkatu egin beharko ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 110. orr.

Eguerdirako, animarik ez zebilen bidean, eta bakardadean egin genuen aurrera.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Euskaradun Herriak inoiz animarik (jakite noblerik) izanen badu, hain zuzen ere, euskararen tradizio zaharregi horren zainetatik atera beharko du, edo anemiak galduko du. horregatixe dago hau animaz beterik; barkamenik gabe hil zen jendearen alderrai ibiltze huts-hutsa, eta ez baitu lortuko barkamen hori inola ere, are gutxiago gutaz baliaturik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

Besteek, azkenik, hartzen dute beren animen zolagune misteriotsuan, ezkutuko erreinuan, zolagune atseginean, Hirutasun Guztiz Santuaren irudi noblea gorderik dagoen hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Arrautza denak ikatzez kurutzetxoa eginda jarri behar dira; eta bat Purgatorioko animei opa izaten zaie, animentzat eskean dabillenari emanez. bera han egon zen bihotz sendoz, seme bakoitza adoretuz beldurrik izan ez zezaten eta gogotsu gorputz-animak eskain zitzaten Jainkoaren Zuzentasunagatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adanen anima (3); anima hadi (3); anima zaitez (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus