Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
anilla iz pl gimnastika egiteko tresna, lurretik 2,40 metrotara dauden bi uztai edo eraztunek osatua.
Entrenadorearen laguntza behar izan zuen Alexei Nemov-ek anillei heltzeko. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 49. orr.
Anilletako faboritoa atera zenean, txalo gorriak entzun ziren. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 49. orr.
· Lehenengoan, gorputz eskulturala zuten tanga hutsean jantzitako kamareroek, eta anilla-froga eta antzeko kiroletara ziharduten gimnasialari gihartsuak ageri ziren taberna iluneko zoko ezberdinetan jarritako telebista pantailetan. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 31. orr.