Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Indigo: anila ere deitua, Indiako landare batzuen hostoekin lortzen den kolore urdin oso iluna. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.
Ura anil kolorekoa izango da, amak arropa garbitzeko erabiltzen zuen modukoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Gizon barregarri samar bat zegoen bertan: lepo anil-kolorea, kapela kordelduna. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 39. orr.
Belar, zuhaitz eta urmaeletatik gora zihoazen burbuilok, parkeko hegoaldearen ertzeko etxe garai grisen kontra hanpatzen ziren eta zenitaren anilean urtu egiten ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 281. orr.
Anaiaren ondoan botata, mingain su-gorria ezkutatuta, anilezko aurpegia itxita, Seigarrenek lo egin zuen bazkalorduan, hildako batek bezala. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 44. orr.
Balda handi baten ateratzen zituen etxetik arropak eta anila harri artean gordeta izaten genuen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.
Pare bat aldiz bakarrik ikusi ninan, soroan, eta behin anila egiten ari zenean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.
Azpiko arropa irakin eta aniletan pasatzen zuen, ondorio txarrik gabe sukarra joan zedila errezatuz. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 86. orr.
Esaterako, gustukoa zuen galtzontziloak eta kamisetak garbitu ondoren anil uretatik pasatzea, zuria areagotzeko, baina anilak ez zuen izan behar ez dirdirarik ez uzteko bezain motela, ez jantziak urdintzeko bezain indartsua. desagertu egin dira, ordea, Donibane Lohizunetik Hondarribiaraino hain alaiak egiten zituzten anil urdinez edo gaztainez margoturiko habetegi konplexu haiek. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.
Seigarren basoarekin bat eginda zegoen, zigorra bere ipurdi anilean hedatu aurretik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 49. orr.
Nasen eta etxeen arteko itzalek anil-kolorez hautseztatuak ziruditen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.
Ilunpe more-anil zabal batean itsasargi batek kliska egiten zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.
Ura berde-anila zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.
Haize zakarrak ke grisaren kiribilak eta kotoizko burbuilak behin eta berriro desegiten zituen, zeruaren ganga eskerga urdin-anilaren azpian. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 377. orr.