Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mendebaldeko Kristandadeak izandako Erreforma protestantean, anikonismoa ez zen izan finkatzea lortu zuen amets judaiko bakarra. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.
Hunkitu gabeko judu mugigaitzek harrigarriro arrakastatsua zen kristautasunari buruz agertzen zuten "destaina sakon egonarritsu" hori ez zen kristauentzat hain gogaikarria gertatuko, kristautasunak berak ez balu monoteismoaren eta anikonismoaren judu-ondarearekiko leialtasun teoriko zintzoa konbertitu helenikoen politeismo eta idolatriari egindako amore-emate praktikoekin konbinatu izan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.
Kristautasunak, nahiz eta inoiz ez zuen gaitzetsi judu-Eskrituren agintea -egia esateko, haiek bereekin lotu zituen-, bere konkista errazak, juduen ikuspegitik, bi printzipio judaiko nagusiei, Hamar Aginduetako lehenengoari eta bigarrenari, alegia: monoteismoari eta anikonismoari ("irudirik" ez) traizio eginez zertu zituen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.