Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anikilazio iz zerbaiten edo norbaiten deuseztatze erabatekoa.

Holokaustoa, ez du ematen juduen sudur makoagatik izan denik, suposatu zaizkien euren kualitate (h. d., bizio sortzetiko) moralengatik baizik, horiek nazien begietan euren anikilazioa justifikatzen zuten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 211. orr.

Botila hutsak, kartoiak, latak, plastiko erraustuak, arratoi eta katu larru lehortuak, zabor muino eta lautadak, zabor unibertsoa ia eta gu, iheslariek eta mozkorrek besterik ez duten trebeziarekin goaz arineketan, anikilazio atomikoaren ondorengoa ematen duen paisaia honetan zehar.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus