Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anhidrido 1 iz oxigenoaren eta elementu ez metaliko baten konbinazioa.

Horra sulfurozko prezipitatu horia, eta anhidrido artseniosoa; artsenikoa, alegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

'Ez dugu anhidrido sotaniko gehiago agoantatu behar! ' esan zuen Inazitok, bera ere oso beldurtuta zegoen arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

2 irud/hed

'Ez dugu anhidrido sotaniko gehiago agoantatu behar!' esan zuen Inazitok, bera ere oso beldurtuta zegoen arren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 385. orr.

3 anhidrido azetiko (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Azetolisia datza polenak Erdtmanen likido deritzon nahasketaz tratatzean, alegia, anhidrido azetiko (9/10) eta azido sulfurikoz (1/10) eginiko nahasketaz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018

2005eko abenduan onartutako lege antinarkotiko batek Afganistanek erregistroak edo erregulazioak garatzea eskatzen du, anhidrido azetikoa arakatzeko, biltegiratzeko eta edukitzeko. ETC-entziklopedia   Opio, Wikipedia

4 anhidrido azido (corpusean ez dago; ETCn 9 agerraldi)

Anhidrido azidoa ur molekula bat edo gehiago gehitzean azido hidroxilikoa sortzen duen gaia da. ETC-entziklopedia   Anhidrido azido, Wikipedia

5 anhidrido fosforiko (corpusean ez dago; ETCn 6 agerraldi)

Beste osagai posible bat burdin sulfatoa, aluminio kloruro eta anhidrido fosforikoa dira. ETC-entziklopedia   Artizarra, Wikipedia

6 anhidrido karboniko karbono dioxidoa.

Kometen nukleoak izotz konglomeratu batez (ura, amoniakoa, anhidrido karbonikoa) eta karbonozko eta silikatozko hondar solido batzuez osatuta zeudela.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Hala molekula bat anhidrido karboniko eguratsera itzuli zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Alegia, [gizona] ez da ahalegindu elikatzeko, janzteko, berotzeko eta bizitza modernoaren beste hamaika beharrizanetarako ezinbesteko zaion karbonoa aireko anhidriko karbonikotik erdiesten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 304. orr.

7 anhidrido maleiko (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Anhidrido maleiko C2H2 (CO) 2O formula duen konposatu organikoa da, azido maleikoaren anhidridoa dena. Poliester erretxinak egiteko erabiltzen da. Egoera naturalean koloregabea edo zuria da, usain garratzekoa. ETC-entziklopedia   Anhidrido maleiko, Wikipedia

8 anhidrido sulfuroso (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

1994ko urriaren 21ean, goizeko 8: 05ean, lantegia martxan jartzen ari zirela, SO2 (anhidrido sulfurosoa) isuri zen atmosferara Rontealden. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-01-06

Sulfitoaren -anhidrido sulfurosoa edo enologian gehiago erabiltzen da: metabisulfito potasikoa- kontuaren haria hartuz, esan daiteke enologiak asko zor diola SO<->2-ren erabilerari. ETC-prentsa   Berria, 2007-02-17

Edo partikula kutsatzaile bat; adibidez, anhidrido sulfurosoaETC-prentsa   Berria, 2009-06-10

Anhidrido sulfurosoak kalte egiten dio osasunari; beraz, ez da ezinbestekoa ardogintzan, eta hura erabiltzea salbuespena izan behar du. ETC-prentsa   Berria, 2011-01-08

Bakterio batzuek konposatu inorganikoen oxidazioa erabiltzen dute energia-iturri gisa (anhidrido sulfuroso edo konposatu ferrosoak, adibidez) eta kimiosintesia egiten dutenez kimioautotrofo deitzen zaie. ETC-entziklopedia   Autotrofo, Wikipedia

Hau, laba koladen gaineko geruzatik irteten direlako da. Ur lurrin kopuru handia dute eta azido klorhidriko eta anhidrido sulfuroso zati txikiagoak. ETC-entziklopedia   Fumarola, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus