Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angustia iz larrimin egoera bizia, larritzat edo arriskugarritzat hartzen den zerbaitek eragina.

Etsipena edo tristura edo egonezina edo angustia edo baretasuna edo itxaropena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Tarantulismoa harrapatzen zuen gaixoak tristura izugarria izaten omen zuen: malenkonia, angustia, egonezina, heriotzaren hurbiltasuna sumatzen duenaren gogo eroria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 19. orr.

Itsaso kexatua itxuratzen nuen, Joana ondoan hatsanga igerika, harrian bistan, angustia, itotzeko antsia, salbatua izateko premia.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Halatan, arteak ez zuen kaosak dakarren angustia islatu beste biderik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Angustiak kateztatzen nau eta horixe zitzaidan gau hartan gertatu, antsiak hondarrean abandonatu ninduen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

Angustiak lepotik heldu ninduen une batez, ubeldu egin zitzaizkidan begi-zuloak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 140. orr.

Angustiaren urka-bilurrak estutu ninduen lehenengo aldiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.

Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko-edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen, baina bisita haietan ere Jainkoaren ausentzia besterik ez nuen neureganatzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.

Harritu egin zituen itxuraz oso arrunta zirudien zerbaitengatik nik hain angustia handia azaltzeak. Volksgeist espainolaren doktrina, krausista bereziki, angustia nazional baten espresio bezala ikusten da.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.

Ohean izorratua zaudenean, han zaude, eguna egunari lotuz; angustia larriak igarotzen dituzu, gune beltzak.  Herria   2005-02-10

Santutasuna, baina angustia existentzialaren ondorioz sortutako santutasuna: jainkoaren begiradatik aldenduta dagoena.  Berria - Kultura   2006-01-17

Angustia ugari mugitzen dituen prozesua da psikoanalisia.  Berria - Harian   2006-05-06

Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.

Egia al da -galdetzen zion angustia izpi batez- arazo larri batean murgilduta zaudela?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 227. orr.

Kafkak bere bestiarioan animaliak erabili zituen, baina ez fabula gisa, giza angustia eta ahultasunen adibide gisa baizik: "Horrela, animaliak pertsonaren antza hartzean, porrotari minbera da".  Berria - Kultura   2006-05-02

-Baina ez benetan, ezta, Wendy? -galdetu zuen, angustiaz beteta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.

Igizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua. kuskizuna zirraragarria zen: inor ez zen bere lekutik mugitzen, inork ez zuen ezer galdetzen -itsuak bakarrik-, inork ez zuen angustiaz edo itobeharraz edo izulaborriz negarrik egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus