Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon bat igeri zebilen haien erdian, oihuka eta dena antolatzen; garaia bezain lodia zen ia, biribil-biribila, angurri baten antzekoa. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.
Irarlanaren aldamenean, olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen; loreak, fruituak, angurri erdibitu bat, basurde baten muturra eta buruz behera zintzilikaturiko ahate bat ikus zitezkeen han. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Errepide probintzialetik gurpil handiko gurdiren bat ibiltzen da astiro, hareaz beteta, eta gurdizaina ahoz gora lo egoten da zama gainean, zilbotea agerian duela eta bizkarra gorituta, edo, pertikan eserita, inausteko artaziekin arrantza egiten du altzoan azpil baten antzera daukan angurri erdi batetik. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.
Angurri puska gorri bizi batzuk daude mahai gainean, whisky botilak eta edalontziak. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.
Zerrama hark, hondakin-pila batean uxarka ari zela, txito bat irentsi zuen bidenabar, eta gero, horretaz konturatu gabe, angurri-azalak jaten jarraitu zuen ezer gertatu ez balitz bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.