Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abrigo (ETCn 58 agerraldi; orobat abrigu ETCn 14 agerraldi;) iz berokia.

Gureen antzekoak ziren abriguak jantzi zituzten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Bisoizko abrigu bat erosi dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

-Hiru abrigo lapurtu nituen nik -esan zuen Luvinok-, horregatik sartu ninduten kartzelara.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 99. orr.

Sukaldea omen zen egongela, guretzat oso harrigarria, sukaldean zituztela abriguak eskegita, eta horregatik zeukatela olio frijituaren usaina.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Lehenengo galdera zenbat balio duen izaten da, katanarruz egindako abrigoekin bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.

Aulki gainean gelditu den zure abrigoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 89. orr.

Lehenengo galdera zenbat balio duen izaten da, katanarruz egindako abrigoekin bezala.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 96. orr.

Batzuk kamioi handietan pasatzen ziren bide bazterrak astinduz, beste batzuk oinez neguko abriguekin, lokatz artetik nekez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus