Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angora iz Turkiako egungo Ankarako -lehenagoko Angorako- katu, ahuntz, edo untxien ilearekin eginiko ehunaren izena.

Emiliok emakumearen muxika-hanketan baino ezin du pentsatu, gabardina kenduko dionean jantzirik ote daukan angorazko jertse grisa, ezagutu zuenean bezala.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 111. orr.

Urte haietan Parisinin erositako angorazko xal more bat eramaten zuen beti, eta hartan biltzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

Liburuak ez ezik azalpenak ere biltzen genituen eta azalpen guztiak bat bihurtu, aukerak hutsera murriztuz, gaurko idazle oro barregarri utziz, paduretan itotzen ari den angorako katua bailitzan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 35. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus