Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anglosaxoniar izond/iz anglosaxoia.

Idazle anglosaxoniarretan oso errotua dago oroitzapen liburuak idazteko ohitura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Egun, Boli Kostan, Iraken edo bestelako herrialdeetan aritzen diren enpresa frankofono eta anglosaxoniarren aitzindariak izan dira Denard eta bere taldea.  Berria - Mundua   2006-03-08

Literatura anglosaxoniarraren ikonoetako bat da oraindik, baina The power and the glory (Boterea eta gloria) edo Human Factor (Giza Faktorea) lanetan orri bikainak badira ere, ez da bere ekoizpena, hutsik hartuta, Graham Greeneren alderdi erakargarriena.  Berria - Kultura   2004-10-02

Kultura anitzen errealitatea plazaratzeko tresna da, baina kultura anglosaxoniarra gailendu da beste guztien gainetik.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Akaso Europaren beste ikuspegia, mundu guztiak duela 50 urte ezagutzen duena, Europa liberalago eta supermerkatu handi baten ideia anglosaxoniarra?.  Berria - Harian   2005-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus