Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anglosaxoi 1 iz Bretainia Handia inbaditu zuten herri germaniarretako pertsona. ik anglo-saxoi.

Mendearen amaiera arte, anglosaxoiak ziren etorkin gehienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Anglosaxoiek Kaukasotik kanporatu nahi dute Errusia, eta horretarako Kaukaso eta oro har Errusia desorekatu behar dituzte.  Berria - Mundua   2004-09-05

Anglosaxoien artean Erregeak oker egin ziola zioen gizon bati, jasandako laidoa frogatzeko, errege laidotzailearen brontzezko irudi bat makilatzeko aukera ematen zioten, eta gero bizkarra berotzen zioten makila harexekin.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.

Anglosaxoien nagusikeriaren aurka egiten dutela zientzialari frantsesek, italiarrek, espainiarrek, germaniarrek.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 126. orr.

Behar izanez gero, berriro ere beste edozein herrialde zapaltzeko prest egongo zela esatea, zuri anglosaxoi protestanteak gero eta aberatsagoak izateko, beltzak Harlem-en ustelduko diren artean?  Berria - Mundua   2004-08-01

2 izond herri horiei dagokiena.

Kezkatuta dago Europan aurrera egin duten Erosteko Eskaintza Publikoekin: "Herrialde anglosaxoietan dauzkaten babes neurrien modukoak nahi ditut".  Berria - Ekonomia   2006-02-18

Ez dut masokismoraino erematen autokritika maskulinoa, eta ez diot kasurik egiten (ideia berri bihirik aitzinatu gabe) erresuma anglosaxoietan egiten den kritika sexistari, baina Aurelia Arkotxarekin ele egitean, Borrowek euskaldun emazteez egiten zuen deskripzioa gogora heldu zitzaidan: [...].  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 11. orr.

Herrialde industrializatuen atzeraldiko testuinguru batean hasi zen, mundu anglo-saxoian aurrena, Europa kontinentean eta Japonian ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Arriskua dago Europako Konstituzioaren bidez tradizio europarrean Frantzian edo Alemanian bereziki erroturik dagoen kapitalismo sozialki kezkatua bazterrean utzi eta kapitalismo sozialki arduragabea garatzeko, eredu anglosaxoiari segituta.  Berria - Harian   2005-05-29

Prozedura anglosaxoiaren doi bat gureganatzeak ez nau trabatzen, baina horrela egiten bada, osoko orekarik bilatu gabe, ukaldika, zer pentsatu ematen dit.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Frantzia modelo anglosaxoiaren eredua ari da bereganatzen, erranez Herbehereetakoa dela.  Berria - Harian   2006-02-07

Pentsamendu hori hedatuz doa, eta Bigarren Mundu Gerra osterako, mundu anglo-saxoi osoaz jabetua omen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 191. orr.

Kantu anglosaxoiak jotzen zituzten, gazteleratuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 160. orr.

Cid-en poemak ba omen du zapore horretatik; nik neuk, garbi sumatu dut Eneidaren ahapaldietan ("Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta"), Maldon-en balada anglosaxoian ("Ene herriak lantzaz eta ezpata zaharrez ordainduko du zerga").  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Mendearen bukaeran, emigrazio anglosaxoia ahitu zenean, Mediterraneoko herrialdeetara zabaldu zen fenomeno hau (Italia, Espainia, Portugal, Grezia), eta baita eslabiar herrietara ere (Austro-Hungariar Inperioa, Polonia, Errusia).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Filosofia analitiko anglosaxoiak konputagailuen adimen artifizialaren eta gizakiaren adimen naturala ere aztertu ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 90. orr.

Liburu errazak, eta, gainera, anglosaxoiak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

Helmuga horretara iritsita, sistema postidealisten jarrerak elkartuz doaz, bai filosofia anglosaxoian, bai filosofia kontinentalean. Filosofiaren pedagogo da Warburton mundu anglosaxoian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Testuinguru anglosaxoian batez ere, Biologiaren Filosofiaren ekoizpenik handiena eboluzioaren inguruan sortutako arazoei eskaini zaie.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Aipagarriak dira horien artetik Composition Studies direlakoak, hau da, idazle eta irakurleen prestakuntzarako ikasketak, kultura anglosaxoian hain garrantzitsuak direnak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 218. orr.

Amerindiarra prestu eta zintzoa izan zen bere garaian baina, bukaeran, zibilizazio moderno anglosaxoiari bidea uztera behartuta zen izatez edo berez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Kapitalismoaren bi tradizio bereizi behar dira: tradizio anglosaxoiko kapitalismoa batetik, eta renanoa edo kontinentala bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, banku anglosaxoi handien metatze-ahaleginak areagotu egin ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

3 herrialde anglosaxoi

Kezkatuta dago Europan aurrera egin duten Erosteko Eskaintza Publikoekin: "Herrialde anglosaxoietan dauzkaten babes neurrien modukoak nahi ditut».  Berria - Ekonomia   2006-02-18

4 mundu anglosaxoi

Tutoretzek tradizio luzea dute mundu anglosaxoian eta gure inguruko unibertsitate pribatu batzuetan ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 111. orr.

Filosofiaren pedagogo da Warburton mundu anglosaxoian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 20. orr.

5 zuzenbide anglosaxoi (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Alderdi juridikorik funtsezkoenean, Zuzenbide anglosaxoiak (Common law) kaleko erabiltzaile guztiak berdinak zirela defendatu zuen. ETC-entziklopedia   Semaforo, Wikipedia

Leasing kontratuak jatorria zuzenbide anglosaxoian du eta Ameriketako Estatu Batuetan izan du hazkunde progresiboa azken urteetan. ETC-entziklopedia   Errentamendu kontratua, Wikipedia

"Impeachment" (euskaraz "auzibidea") zuzenbide anglosaxoiaren figura da, zeinaren bidez goi kargodun publiko bat auzipetu daitekeen. ETC-entziklopedia   Impeachment, Wikipedia

Beste alde batetik, Txinak erabakitako merkatu sistema sozialistak inbertsioei bermea ematen dien legeria bat garatu du, zuzenbide anglosaxoiaren "equity" printzipioan oinarrituz. ETC-entziklopedia   Zuzenbide sozialista, Wikipedia

CC lizentziek jabetza publikoaren aukera gutxi gorabehera onartzen dute, hori bai, zuzenbide anglosaxoiaren kategorien barnean. ETC-prentsa   Argia, 2009-07-19

Zuzenbide anglosaxoia ez dela Espainia edo Euskal Herrikoa bezalakoa azaltzen du, han Konstituzio idatzirik ez daukaten bitartean, hemen 1978koa dugulako oinarri, eta "bertan eskualde bat bereizteko aukera ez da aurreikusi ere". ETC-prentsa   Berria, 2014-02-22

Bai Zuzenbide anglosaxoiko sistemak, bai Zuzenbide erromanistikokoak, aspaldi konturatu ziren arauetako hizkeraren kaskartasunaz. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jesús Prieto de Pedro, Administrazio Zuzenbideko irakaslea eta UNEDeko errektoreordea: 'Arauak, hartzaileek ulertzeko moduan idatzi behar dira', I. Alkorta, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Irizpide horrek zuzenbide anglosaxoian hedapen zabala duen spending power (gastu-ahalmena) printzipioa hartu zuen oinarritzat. ETC-zientzia, zuzenbidea   Administrazio Zuzenbidea: atal bereziak, Iñigo Urrutia, UPV/EHU, 2008

Britainia Handiko zuzenbide anglosaxoiak legez kanpo utzi zuen blasfemia Erresuma Batuan Henry VIII. erregeak hamaseigarren mendean Ingalaterrako Eliza sortu zuenetik, eta egun ere indarrean darrai lege horrek. ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus