Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horren baitan filosofia analitikoa dugu, batez ere giro anglofonoetan eragin handikoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.
Esamoldea, Euskadi Gazteko irratsaio baten izena dena, EBCIC hizkiak anglofono batek ahoskatuko lukeen moduan irakurtzen da, ingeles doinua gorabehera. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 183. orr.
Ondoren, Markos Untzeta herrialde anglofonoetan hezitako musikariaren txanda izango da. ETC-prentsa Goienkaria, 2012-06-01
"Aprobetxatu" esan nahi du hemezortzi urte bete aurretik gutxienez pare bat aldiz herrialde anglofono batean izan zarela. ETC-prentsa Berria, 2005-07-28
Herrialde anglofonoetan egiten diren kongresuetan ez da kontuan izaten itzultzaileen beharra, baina itzulpena beharrezkoa da gure arloan antolatzen diren nazioarteko kongresu gehienetan. ETC-prentsa Berria, 2007-12-04
Mende hasieran oro har ospe ona zuen herrialde anglofonoetan, baina gehienbat azken hamarkadan haren irudia aldatu egin da. ETC-prentsa Berria, 2019-03-17
Herrialde anglofonoetan edo Espainian ez bezala, aipatu arauok ez dira testu bakar batean bildu eta kodifikatu, eta zein bere aldetik aipatzen dira. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 118 zbk., 2000 - maiatza-ekaina
Herrialde anglofonoetan eta Eskandinavian, ongizate-estatuek presio latza pairatu dute faktore horien ondorioz, eta eskaera-kudeaketa ia erabat baztertu da estrategia gisa. ETC-zientzia, zuzenbidea Nazioarteko Harremanak zer diren, Kirsten Chris Brown (Juan Garzia Garmendia), EHU/UPV, 2017
Frantzian azken hamarkadetan berraurkitu dute Bastiat; denbora luzez bere lanek garrantzi handiagoa izan dute herrialde anglofonoetan. ETC-entziklopedia Frédéric Bastiat, Wikipedia
Hospizioa (ingelesez "hospice") zainketa aringarriak medikuntza paliatiboak eskaintzen duen baliabide bat da, gaur egun bereziki herrialde anglofonoetan zabalduta dagoena. ETC-entziklopedia Hospizio, Wikipedia
Zainketa aringarriekin bat egiten duen filosofia edo baliabide multzoa, gaur egun bereziki herrialde anglofonoetan zabalduta dagoena. ETC-entziklopedia Zainketa aringarrietako glosarioa, Wikipedia