Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mundu osoko irudien merkatua lau agentzion esku daude: CBS eta CNN estatubatuarrak, Visnews britainiarra eta WTN angloamerikarra. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 22. orr.
Esaterako, Egiptoko Al Wafd egunkariaren iritziz, "aliantza angloamerikarraren gainbeheraren hasiera" da. Berria - Mundua 2004-04-20
Anglo-amerikar kolonietan landako biztanleen beharrak betetzeko hazi ziren hiriak: espainiar kolonietan hirietako beharrak betetzeko hazi zen landako biztanleria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.
Ipar Amerikaz jabetzeagatik anglo-amerikar muga-gizonen eta lehiakideen arteko topaketa hauek erakusten zuten muga-gizonak ez ezik, amerikar herri osoa zegoela prest, salbuespen gisa eta aldi baterako, diziplina militarraren mende jartzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 373. orr.
K.o. 1895ean, Britainiar Guayana eta Venezuela arteko mugaren kokapenari buruzko anglo-amerikar eztabaidaren bati lotuta, amerikar estatu-idazkari zen Richard Olneyk adierazpen ospetsua egin zuen, haren izenari oraindik baduen hilezkortasuna eman ziona. daude Ameriketako Estatu Batuetako belatzak, inbasio anglo-amerikarra bozkarioz betetako irakiarrek txalotutako "paseo erraz bat" izango zela iragarri zutenak? Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 380. orr.