Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konturatu zen kafesnea bero zegoela, eta Matiasek ezin zuen gauza berorik hartu, beroak eztarria lehertzen ziolako -hotzak bezala- eta hiru-lau egun eman behar zituelako gero anginak jota, Apustu egunean anginak handitu egin zitzaizkion, eta ez zioten utzi mutilari ez arnasik hartzen ezta likidorik irensten ere. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.
Han gelditu da, itsas mihiaren bestaldean, angina gaiztotu bat bezala. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.
Medikuak esan zuenez, Jaunarenak kendu beharreko anginak zeuzkan, baina ez zituen kendu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.
Medikuak esan zuenez, Jaunarenak kendu beharreko anginak zeuzkan, baina ez zituen kendu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 254. orr.
Konturatu zen kafesnea bero zegoela, eta Matiasek ezin zuen gauza berorik hartu, beroak eztarria lehertzen ziolako -hotzak bezala- eta hiru-lau egun eman behar zituelako gero anginak jota, Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.
Bihotzera doan zainen bat erdi itxita dute bularreko angina duten pertsonek. Berria - Gaiak 2006-03-19
Bularreko angina bihotzeko infartuaren atariko eritasuna izaten da askotan. Berria - Gaiak 2006-03-22
Bularreko angina iskemia transitorio bat da; odolak bihotzera heltzeari lagatzen dio, baina aldi batez, gero, berriro ere bere onera etortzen da. Berria - Gaiak 2006-03-19
Bularreko angina izan zuen. Berria - Euskal Herria 2006-01-18
Joan zen astean erietxera eraman zuten Carod-Rovira bularreko angina bat zela eta. Berria - Mundua 2006-03-28
Gaixoaldiaren ostean, sendagilearenera joateko usadioa hartu zuen; hark bularreko angina sendatua zuela eta ondorenik ez zuela ziurtatu zion arren, zuhurra eta neurritsua izatea gomendatu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.