Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horrek esan nahi du satelite horien abiadura angeluarra puntu finko horrenaren berdina izaten dela. Berria - Gaiak 2004-08-19
Kono bakar bat beteko duen irudi bat sortzeko, minutu erdi inguruko angelua eratu behar du objektu batek begian; minutua, neurri angeluarrean, gradu baten hirurogeirena da; minutu erdia, 180 m-ra dagoen 2,5 cm-ko objektu bati dagokion angelua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.
Horrek esan nahi du satelite horien abiadura angeluarra puntu finko horrenaren berdina izaten dela. Berria - Gaiak 2004-08-19
Buruaren azelerazio angeluarra hautematen duten hartzaileak hiru hodi erdizirkularren anpuluen barnean daude. ETC-zientzia, zuzenbidea Histologiaren sintesia, Askoren artean, EHU, 2008
Masen ordez, inertziamomentuak ditugu; indarren ordez, indar-pareak, eta, posizio, abiadura eta azelerazioen ordez, posizio-abiadura eta azelerazio angeluarrak. ETC-zientzia, zuzenbidea Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014
Konduktu erdizirkularrak, eta sakulu eta utrikulua azelerazio angeluar eta linealaren informazioa jaso, hurrenez hurren, eta NSZ-era bidaltzen dute nerbio bestibularraren bidez. ETC-entziklopedia Barne belarri, Wikipedia
Bigarren deribatuak zilindroaren zentroaren azelerazio angeluarrarekin duen erlazio ematen du. ETC-entziklopedia Errodadura, Wikipedia
Propietate honek autobide- edo trenbide-diseinuan trantsizio-kurba moduan erabilgarria izatea eragiten du, aipatutako kurbak abiadura konstantean doan ibilgailu orok azelerazio angeluar konstantea izango baitu. ETC-entziklopedia Klotoide, Wikipedia
Higidura zirkularra denez, azelerazio tangentzialaren eta azelerazio angeluarraren arteko erlazioa ezaguna da. ETC-entziklopedia Pendulu, Wikipedia
Simulazioari ekin baino lehen, beste parametro batzuk zehaztu behar dira: hexagonoen tamaina, izpien gehienezko islapen kopurua eta izpien arteko bereizmen angeluarra. ETC-zientzia, zuzenbidea I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015
Sareko teleskopioak elkarlanean jartzeari esker 20 mikroarku-segundoko bereizmen angeluarra lortu zen, historian lehenengo aldiz zulo beltz supermasibo bateko gertaeren mugaren behatzeko beharrezkoa izan zen bereizmena hain zuzen. ETC-entziklopedia Event Horizon Telescope, Wikipedia
Kalkulatu haren bereizmen angeluarra argi ikusgairako (hartu 550 nm-ko uhin-luzera). ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Diametro angeluarra, zeruko gorputz baten ekuatoreko diametroaren itxurazko dimentsioa da, angelu bezala adieraziz eta begiralea bere ertzean dagoela suposatuz. ETC-entziklopedia Diametro angeluar, Wikipedia
Lehen aipatu dugun bezala, Lurretik ikusita, Ilargiaren eta Eguzkiaren diametro angeluarrak oso antzekoak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006
Matematikan eta astronomian, distantzia angeluarra bi punturen arteko distantzia da, puntu horietatik kanpo dagoen beste puntu batetik neurtua. ETC-entziklopedia Distantzia angeluar, Wikipedia
Astrolabioa, funtsean, bi objekturen arteko distantzia angeluarra neurtzeko tresna bat zen, eta, horrenbestez, zeruko gorputz baten goitasuna kalkulatzeko erabil zitekeen. ETC-literatura, saiakera Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Ekuatorea erabilita, erraza daukagu latitudea definitzea: latitudea da Lurraren ekuatorera dagoen distantzia angeluarra. ETC-zientzia, zuzenbidea Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006
Lurreko puntu jakin bat kokatzeko, latitudea (distantzia angeluarra ekuatoretik, ipar-hego norabidean) eta longitudea (distantzia angeluarra erreferentziako meridianotik, ekialde-mendebalde norabidean) zehaztu behar dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Traza horiei zirkulu nagusi minimo deritze, eta zirkulu nagusi maximoetan zeharreko distantzia angeluarrak graduatzeko erabiltzen dira. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Ekuatoretik Lurraren azaleko puntu batera, iparralderantz edo hegoalderantz, dagoen distantzia angeluarra. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Duela zenbait urte astronomoek ikusi zuten, oso urrutiko quasar baten distira aztertuz, maximo jakin batzuen arteko distantzia angeluarra urtero 0,2 ms handitzen zela. ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Momentu angeluarra edo momentu zinetikoa objektu batek duen biraketa kantitatea da. ETC-entziklopedia Momentu angeluar, Wikipedia
Simetria hutsaren ondorioa: materia (gero energiara orokortu bazen ere), momentua, momentu angeluarra edo karga elektrikoa kontserbatu egiten dira. ETC-literatura, saiakera Zure arimaren truke, Fernando Morillo, Txalaparta, 2008
Zirkuluan higitzen den objektu batek, berriz, "momentu angeluarra" deritzon propietatea du. ETC-literatura, saiakera Quantum, Manjit Kumar (Iñaki Iñurrieta), Elhuyar, 2011
Adibidez, bi masen arteko elkarrekintzan indar-momenturik sortzen ez denez, sistema isolatuetan momentu angeluarra kontserbatu egiten da. ETC-zientzia, zuzenbidea Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006
Gainera, bi elektroi horiek momentu angeluar intrintsekoaren orientazio -hau da, spin- ezberdina izan behar dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika organikoa, Askoren artean, EHU, 2008
Dirac-ek orobat lortu zuen hidrogenoaren "egitura fina" kalkulatzea, hots, beren momentu angeluar totalari dagokionez baino desberdin ez diren egoeren arteko energia-alde txiki-txikiak. ETC-zientzia, zuzenbidea Eder behar du, Graham Farmelo (Fernando Morillo), EHU, 2009
Era berean, objektu simetriko bat bere simetria-ardatzaren (edo horren paraleloa den beste ardatz baten) inguruan w abiadura angeluarrean biraka ari bada, obj ektuaren L momentu angeluarra era honetan definitzea ere bada erabilgarria: ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012
Zer momentu angeluar, L, du elektroiak orbitan? ETC-zientzia, zuzenbidea Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012
Spina oinarrizko partikulen berezko momentu angeluarra da eta momentu magnetikoa ematen die spindun partikulei. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017
Solido zurrunaren dinamika Momentu angeluarra beti agertuz erabat fina, abiadura angeluarraz dugu baztertu ezina. ETC-zientzia, zuzenbidea Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez, Askoren artean, UEU, 2018