Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

angeluar1 izlag/iz Angelukoa, Angeluri dagokiona, Angeluko biztanlea.

Partida ondoan, angeluar jokolariek txalo zafarrada ukan dute, behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak.  Herria   2003-01-09

Kontrakoen artean ezagunenak Jean Espilondo eta Guy Mondorge angeluar jakobinoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Baionesak eta angeluarrak lanak izan dituzte kubanoak jotzeko.  Herria   2005-11-03

Partida guzian, osoki horiz beztituak ziren angeluarrek joko ederra egin dute eta burua xut atxiki Guingamp-eko jokolarieri.  Herria   2003-01-09

Bigarren egin dute Peio Dourisboure eta Pierre Noble angeluarrek (5 oren 9 mn), eta hirugarren Jerôme Ollivon angeluarrak eta René Usandisaga lekondarrak (5 oren 54 mn).  Herria   2004-07-01

Hauek xanpaina atera dute lehen bi denboraldietan baina Angeluarrek nagusitasuna atxiki dute bururaino.  Herria   2001-09-27

Futbolean: Angeluarrek galdu dute Arcachonen 2/3ko markarekin.  Herria   2002-11-21

Partida zaila zen beraz angeluarrentzat sei mailaren ezberdintasuna baitzen bi taldeen artean, eta bestalde, batzu ofizioko jokolariak eta bertzeak ez.  Herria   2003-01-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus