Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Talde gehienek duela urte batzuk angelu hau utzi eta 90ekoa darabilte, teorian oreka hobea ematen duena. Berria - Kirola 2004-02-18
Kono bakar bat beteko duen irudi bat sortzeko, minutu erdi inguruko angelua eratu behar du objektu batek begian; minutua, neurri angeluarrean, gradu baten hirurogeirena da; minutu erdia, 180 m-ra dagoen 2,5 cm-ko objektu bati dagokion angelua da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 105. orr.
Eguzkiaren diskoak 30 minutuko angeluko diametroa du, eta Artizarrarenak, berriz, minutu batekoa. Berria - Gaiak 2004-06-08
Horietako batek gorputz bat zeharkatzen duenean haren inguruko espazioa luzatu eta zapaldu egiten da, angelu zuzen bat marraztuz. Berria - Gaiak 2004-06-25
70 birus hautatu zituzten aurrena, bakoitzaren ehunka irudi atera zituzten segidan, hainbat angelutatik; ondoren irudi horiek guztiak programa informatiko baten bidez konbinatu, eta horrelaxe lortu dute orain birusaren irudi berria publiko egitea. Berria - Gaiak 2006-01-25
Geometrian, plano batean, angelu auzokideak erpin bera duten eta alde komun bat duten bi angelu dira. ETC-entziklopedia Angelu auzokideak, Wikipedia
Printzipio geometriko honetan dago oinarrituta triangelatzea: triangelu baten alde bat (oinarri-lerroa) eta horren angelu auzokideak jakinez gero, beste bi aldeak eta falta den angelua kalkula ditzakegu. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Argi moteleko gelako izkina horri angelu auzokidea deritzo, daukan gauzarik aldamenekoena delako, horretaz landa ez baitio ezeri erreparatzen ia-ia, ezta hainbeste ordu sartzen dituen oheari ere. ETC-literatura, saiakera Kartografien eta mikrobio narratiboen artean, Amaia Iturbide, Maiatz, 2013
Angelu betegarria angelu jakin bati 180° edo pi radian osatzeko gehitu behar zaion angelua da. ETC-entziklopedia Angelu betegarri, Wikipedia
Angelu laua, angelu osoa, angelu konbexua, angelu ez-konbexua (konkaboa), angelu kongruenteak, angelu osagarriak, angelu betegarriak. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Angelu diedro bat, edo diedro bat zuzen batean mozten diren bi planok euren artean duten angelua da. ETC-entziklopedia Angelu diedro, Wikipedia
94 Bi planoren arteko angeluari /angelu diedro/ deritzo, eta zuzen komuna duten bi planoerdik mugaturiko espazio-zatia da. ETC-zientzia, zuzenbidea Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014
Geroxeago, hirugarren DBHko ikasleek angelu garraiagailuarekin egin zuten kalkulua. ETC-prentsa Berria, 2009-03-27
Oso lagungarria da plastiko gardenez egindako triangelu bat erabiltzea, kameraren ohiko objektibo-angeluak markaturik dituena ("plano-marrazlea" deritzo), edo, bestela, angelu-garraiagailu bat. ETC-zientzia, zuzenbidea Telebista produkzioa, Askoren artean, EHU, 2006
Tresna optikoak burbuilazko nibelarekin eta gradu-zirkulu bertikalarekin konbinatuta (gradutan banatutako angelu-garraiagailu zirkularra), angelu bertikalak ere neurtzea ere posible zen. ETC-zientzia, zuzenbidea Kartografiako elementuak, Askoren artean, EHU, 2007
Marraztu ezazu mapan egin beharreko ibilbidea adieraziko duen lerroa, eta kalkula ezazu norabidea zirkulu edo angelu-garraiagailu bat erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009
Geometrian, Angelu inskribatua erpina zirkunferentzian duen eta aldeak zirkunferentziaren kordak diren angelua da. Angelu inskribatuaren aldeek eratutako zirkunferentzia-arkuaren angelu zentralaren erdia da haren balioa. ETC-entziklopedia Angelu inskribatu, Wikipedia
Han, angelu itsu batean, eraso egiteko noiz aginduko zain zeuden. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
Laugarren gauza, jakina, lasaitasuna da, eta aukeratutako dendan angelu itsu bat topatzea, dendariak edo dendariek dauden lekutik kontrola ezin dezaketena. ETC-literatura, saiakera Biodiskografiak, Iban Zaldua, Erein, 2011
Gainera, kamerak ere baziren, eta angelu itsu bat bazegoen ere, atezaina ez zela mugitu frogatzeko balio izan zuten. ETC-literatura, saiakera Hezurren ondarea, Dolores Redondo (Fernando Rey / Mikel Vilches), Erein, 2013
Nik eskua luzatu eta zu agertu bitarteko tartea da beraz zulo beltza, angelu itsua. ETC-literatura, saiakera Atertu arte itxaron, Katixa Agirre, Elkar, 2015
Angelu itsu batean bizi da, lasai. ETC-literatura, saiakera Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro, Elkar, 2016
Pornoa arazotsua da arrazoiaren angelu itsuan jotzen duelako. ETC-literatura, saiakera King Kong teoria, Virginie Despentes (Itziar Diez de Ultzurrun), Elkar-Jakin, 2017
Zorionez, kaleak halako bihurgunea hartzen zuen, eta, horrela, angelu itsuan gerturatu zitekeen, tiratzailearen ikusmiratik kanpo denbora guztian. ETC-literatura, saiakera Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018
"Angelu itsuan nago, leku perfektua da, inork ez nau ikusten?", diozu Ángulo muerto kantuan. ETC-prentsa Berria, 2008-06-05
Ez dakit zergatik ez nuen zaindu angelu itsu hu-ra. ETC-prentsa Berria, 2012-01-12
Kartzela izeneko mundu horretan, idazle preso ohiak gizarteko angelu itsua deitzen duen horretan, hizkuntzaz, izenaz eta izanaz erauzia da gizakia ez gelditzeko baina. ETC-prentsa Argia, 2015-07-19
"Gizartearen angelu itsuei buruz hitz egiteko beharra sentitzen nuen", azaldu zuen zuzendariak, lanaren izenburuari erreferentzia eginez. ETC-prentsa Berria, 2018-09-29
Posible zen aldi guztietan harresiak maldetan eraikitzen ziren, ikusmen angelu itsuak saihesteko eta horrek paramentuen altuerari eragin zion. ETC-entziklopedia Arkitektura militarra Antzinako Grezian, Wikipedia
Harresiak alde hauetatik segitzen zuen, angelu kamutsa eginez, oso irekia, zuzenean zihoalarik gotorlekuko harresira, horrela ixten zen hiriko gerriari inguratzea. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.
Baina ziega hain zen txikia, ezen bazirudien zokoak ez zirela angelu-zorrotzak, angelu-kamutsak baizik, eta erdira bultzatzen zutela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
180 gradu hirurogeitarreko angeluari angelu lau edo angelu lerrokide deritzo. ETC-entziklopedia Angelu (geometria) Wikipedia
Hiru angelu diedro eta hiru angelu lau eratzen dira. ETC-entziklopedia Angelu triedro, Wikipedia
Horretaz gainera, badira beste bi unitate: angelu lauaren kasurako, radiana da SI unitate osagarria, eta rad da ikurra. ETC-zientzia, zuzenbidea Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006
Demagun, kasurako, angelu laua. ETC-zientzia, zuzenbidea Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014
Egiazta ezazu paperezko triangelu baten hiru barne-angeluen batura angelu laua dela (180?), guraizeekin moztuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Mapamundi bat, erregelak eta angelu-neurtzaile bat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.
Mapa bat hartu hemendik, bertze bat handik, erregela eta angelu-neurtzailea eskuan, sukarrak hartua bezala bere kalkuluak egiten Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 190. orr.
Formula horrek arazo bat dauka: arkusinu funtzioak bi angelu osagarri itzultzen dituela, eta bietatik zein den zuzena asmatu behar dugula, deklinazioa egun batetik bestera hazten ala gutxitzen ari den. ETC-zientzia, zuzenbidea Orienta ezazu zeure burua zeruko esferan, Danel Madariaga, UEU, 2006
Fosilaren simetria-ardatzaren eta X'-ren arteko jatorrizko angelua? bada, 90º-koa izango da simetria-ardatzarekiko perpendikularraren eta X'-ren arteko angelu osagarria. ETC-zientzia, zuzenbidea Geologia estrukturalaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2008
Bi angelu osagarri edo betegarri izateko elkarren ondoan egon behar al dute? ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Angelu poliedroa hiru zuzenerdi edo gehiago ez-planokidek erpina deituriko puntu batean jatorri bera dutenean sortutako planoek mugatzen duten espazio-zatia da. ETC-entziklopedia Angelu poliedro, Wikipedia
Argiaren intentsitatea angelu solidoko banako bakoitzeko fluxu gisa definitzen da; kandelatan adierazten da; 1 kandela (cd) kandela baten garrak plano horizontalean ikusita ematen duen intentsitatea da gutxi gorabehera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.
Angelu triedroak bat, bi, edo hiru angelu zuzen izan ahal ditu; kasu horretan, angelu triedro angeluzuzena, biangeluzuzena edo hiruangeluzuzena deitzen da, hurrenez hurren. ETC-entziklopedia Angelu triedro, Wikipedia
Geometrian, angelu zentrala zirkunferentziaren bi erradioren arteko angelua da. ETC-entziklopedia Angelu zentral, Wikipedia
-Sektore zirkularra, angelu zentral batek eta zirkunferentziaren arkuak mugaturikoa, ETC-zientzia, zuzenbidea Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, UEU, 2014
Baina ziega hain zen txikia, ezen bazirudien zokoak ez zirela angelu-zorrotzak, angelu-kamutsak baizik, eta erdira bultzatzen zutela. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.
Angelu zuzen guztiak berdinak dira beren artean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 168. orr.
Hiru lerro zuzenen bitartez mugatua dagoen figuran hiru angelu daudela zuzenki ezagutzen da; baina angelu hauek batera bi angelu zuzen direla inferitu baino ez da egiten. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
Kartzela berria zen, aseptikoa, dena ertz eta angelu zuzenak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 23. orr.
Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.
Pasabideak angelu zuzen bat egin zuen eskuinerantz, gero beste bat ezkerrerantz. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 26. orr.
Laukizuzen ia perfektu bat, angelu zuzenetan elkar ebakitzen zuten kale nagusiz zeharkatua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.
Geometrian barne angelua, amankomuneko mutur bat duten poligono baten bi aldek osatutako angelu bat da, eta poligonoaren barnean dagoena. ETC-entziklopedia Barne angelu, Wikipedia
Koadrilatero konbexua (barne-angeluren bat 180º baino handiagoa da). ETC-zientzia, zuzenbidea Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena), Jazinto Iturbe, Martxel Ensunza, Jose Ramon Etxebarria, UEU, 2008
Hormak eta sabaiak osatzen duten barne-angelua ezabatzearren sabaiaren ertzean ezartzen den gainazal ahurra. ETC-zientzia, zuzenbidea Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009
Esate baterako, irudi baten barne-angeluen batura zenbatekoa den egiazta dezake irudiaren erpinak guraizeekin moztuz eta moztutako puntak berrantolatuz. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Poligono baten kanpo-angelua poligono baten ondoz ondoko aldeen artean, lehenaren luzapenak eta bigarrenak perimetroaren kanpotik eratzen duten angelua da. ETC-entziklopedia Poligono baten kanpo-angelu, Wikipedia
Poligono erregularretan, angelu zentralak eta kanpo-angeluak berdinak dira. ETC-entziklopedia Poligono erregular, Wikipedia
Zirkunferentzia batekiko kanpo-angelua erpina zirkunferentziatik kanpo duen eta bi aldeak zirkunferentziaren ebakitzaile edo ukitzaile dituen angelua da. ETC-entziklopedia Zirkunferentzia batekiko kanpo-angelu, Wikipedia
Profilen irteerako angelua definiturik, sarrerako angelua zehaztu daiteke, diseinu-baldintzetan erasoa nulua dela joz gero, baldin eta, profilen sarreraraino, fluxuak bolutan duen batezbesteko ibilbiderako adierazitakoa aplikatzen bada. ETC-zientzia, zuzenbidea Turbomakina termikoak, Askoren artean, EHU, 2014
Maringaud eta haren lagunak "tiro angeluak" bilatzen ari dira beira hautsien hots kristalkaren artean. ETC-literatura, saiakera Esperantza, Andre Malraux (Karlos Zabala), Elkar-Alberdania, 2008
Antzinean, artilleriako piezen tiro-angelua zehazteko erabiltzen zen. Kanoietan leku desberdinetan instalatzen zen tiro-angeluaren balioa milarenetan neurtzeko Nonio Vernierren neurketaren eskala eta gailuak zuen nibela erabiliz. ETC-entziklopedia Klinometro, Wikipedia