Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren sabela, berriz, pegar bat bihurtzen zen edo anfora bat, Omar Kayyanen poemetako ardorik gozoena gordetzen zuena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.
Imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik, anfora baten eta botijo baten uztartzetik sortua iduri. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.
Ulertzekoa zen jendearen irudimenak ardotarako anfora haiek mamu bihurtu izana. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.
Dozena bat anfora damasko-ardo erosi duena ez da harrituko haietako baten barruan talisman bat edo sugegorri bat topatzen badu. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 54. orr.
2.000 urte barru aurkituko dituzte, agian, urrezko txanponak greziar anforen barruan aurkitu ohi dituzten bezala, Marseilla inguruko ur epeletan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.
Anforak zigilatzen zituen igeltsua marazki urreztatzen zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.