Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erasoen ondorioz, Gleneagles herrian (Eskozia) herenegun gauetik bildutako G8 taldeko agintariek bertan behera utzi zituzten hainbat eztabaida, eta bileraren antolatzaile eta anfitrioi Tony Blair, Erresuma Batuko lehen ministroa, Londresera joan zen. Berria - Harian 2005-07-08
Hiruek frantsesez egiten badute ere, anfitrioi dirudiena ingelesa da; hala salatzen du, behintzat, haren doinuak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Orduan anfitrioia hurbildu eta esan omen zion, zer ari haiz zerrikeria hori edaten? Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 156. orr.
Behin egongelan, anfitrioiak errezela lodiak itxi, eta argia itzali du. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Agustin Salinasi eginiko omenaldiaren barruan zurginaren arkatza omendu nahi izan du anfitrioiak. Berria - Kultura 2004-08-08
Anfitrioiak besotik heldu zion emakumeari eta alboko gelaraino eroan zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.
Belus arrosazko mitxoletak kiribildurik zeramatzan emakume ile-urrekarak ibilera jauzkari bezain isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela, eta tinko heldu zion anfitrioiari beso meharretik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Anfitrioiak egin zuen aurkezpena; eta Beltzak agur-keinua. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.
Botila atera eta eskaintza eginen da, baina harrezkero denak izango zarete gonbidatuak eta anfitrioiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 263. orr.
Hain marea sikua izan zen non oinak busti gabe pasea baitzitezkeen marearen marrako area gogorraren gainean bai bera bai David jauna eta Bibi andrea anfitrioi ospetsuak. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 62. orr.
Badakizu Pickfordi eta Fairbanksi kendu diezula hiri distiratsu honetako anfitrioi nagusiaren titulua? Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 206. orr.
Ez du anfitrioi lehiatsuarena egiten, ez die edari bat eskaintzen, baina hau esaten die: [...]. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 170. orr.
Hollywoodeko anfitrioi estraofiziala. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 206. orr.
Anfitrioi erneak, aukera ikusi zuen batean, Gizadiaren alde altxatu zuen kopa eta, topaldikoa edan zutenean, leiho bat zabaldu zuen, esanguratsu. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Gure andre anfitrioi lerdenak, Caleb Smithers botika patentatuen errege eta gizateriaren ongile handiaren dirutza handia jasotako alargun oinordekoak. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.
Garatek bete zuen anfitrioi lana, agiria irakurri eta ekimenaren nondik norakoak azalduz. Berria - Euskal Herria 2006-02-05
Narros jauregiko markes jauna anfitrioi-lanak egiten ari zen mahaiburutik. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.
Antza denez, nolabaiteko erantzukizuna sentitu du nirekiko, eta anfitrioi lana ahalik eta ondoen betetzen saiatu da. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 112. orr.
-Jaun-andreok, barrura, mesedez -eskatu zien Einsteinek, anfitrioi papera hartuz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 99. orr.
Ultimatuma emateko eta haustura gertatzeko moduak gogoetarako gaia izan dira Erakundean: arlo diplomatikoan egokia izan ote zen, herrialde anfitrioia zer lekutan uzten duzun. Berria - Harian 2006-01-07