Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anfiteatro iz eraikuntza handia, biribila, erdian harea duena eta alboak mailadiz hornituak dituena.

Berrehun bat ikasleek Parisko Sorbonako anfiteatro bat okupatu zuten atzo.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Mundua bildu da kolpatuaren inguruan, haur eta larri, buruen jira osoa eratuz anfiteatro baten moduan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Adierazgarria da zezenketa espainiarraren tradizioa Frantziako hegoaldean Euskal Herrian bezain indartsua izatea, Veronan ez da anfiteatroa horretarako erabiltzen, zezenketa odolaren espektakulua da, hilketarena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Igande batzuetan herriak zezenketak antolatzen ditu eta plaza hau dauka anfiteatrotzat, parapetoaren luzean zoruan iltzaturiko zutabeetarako lotuneek erakusten duten bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Zer zela eta erakutsi behar zitzaizkion, bere gordintasun guztian, anfiteatroko gertaerak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 148. orr.

Anfiteatroa okupatzen ari dira ikasleak bart gauetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Merkuriori, ordea, foroan egingo zaio, edota Isis eta Serapisenak bezala, merkatuan; Apolorena eta Bako aitarena, teatroaren inguruan; Herkulesena, gimnasiorik edo anfiteatrorik ez daukaten hirietan, zirkuan egingo da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 850. orr.

Erran zuen, halaber, haraindiko erriberan Hilezkorren Hiri garaia aurkitzen dela, babestarriz eta anfiteatroz eta tenpluz josia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Hogei bat lagunen artean, zatikako anfiteatro moduko bat eraikia zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

Bihar informazio bilera antolatuko dute Baionan, unibertsitateko anfiteatroan, 20: 00etan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Irailaren 11ko atentatuen urteurrena dela eta Ennio Morricone musikari italiarrak Voces del silencio obra estreinatuko du Veronako Arena anfiteatroan.  Berria - Kultura   2004-09-11

Irailaren 16an, ortzirale aratseko 8.30etan, Baionako Gaztelu Berriko anfiteatroan, mintzaldi eztabaida bat iraganen da gai huntaz: "Nola bizi gure nortasuna kultura askotako gizartean?".  Herria   2005-09-08

Nîmeseko anfiteatro erromatarra gogoratzen dut batez ere, behin bakarrik egon ginen Nora eta biok, oso anfiteatro ederra da, Arleskoaren antzekoa baina pixka bat txikiagoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Bere egiturak, anfiteatro natural batean eserita, ikuspen ezin hobea ahalbidetzen du harmailetako leku guztietatik.  Berria - Kirola   2004-07-24

Ivan Revinskyk hartu zuen bigarren erabakia, zirkuaren inguru osoa banku korritu ilaraz betetzea izan zen, anfiteatro eramangarriak sortuz, antzinako Erroman ohi zutenez, Ez zitzaien, nonbait, gaztigu agerikoa gehiegi atsegin izan anfiteatro urrunean zeudenei, eta, erantzun gisa barre-karkara lazgarri bat irten zen han goitik, zenduak zut jartzeko moduko mamu-oihu bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus