Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horien arteko batzuk balio anitzekoak dira, baina ezjakinek horiek erabiltzen diren adieretako batean hartu ohi dituzte; beste batzuek metaforikoak dira, eta horiek ere metaforaren jatorrizko adieran ulertzen dituzte, eta badira, halaber, anfibologikoak ere, ustez maiz deitzailetzat erabiliak, beste batzuetan balio anitzekotzat jotzen diren arren. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Izen balioanitz, metaforiko edo anfibologikoez berak beti ulertu edota bestek ulertarazi dioten adieragatik noraezean dabilena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.
Edonola ere, -sèlem izena, horien antzari eta idoloei emana, egiturari eta jasari ere badagokiela onartu beharko balitz ere, hitza balio anitzekoa edo anfibologikoa litzateke, eta ez luke soilki forma espezifikoa adieraziko, baina forma artifiziala ere bai, eta gorputz fisikoen egitura analogoak eta haien kanpoko itxura ere bai. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 43. orr.