Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Anfibioek garatu zituzten lehenengo kontaktu estrategiak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 178. orr.
Anfibioak uretatik irten ziren, eta hori salto handia izan zen; orain narrastiei zegokien lehorrean bizitzeko modua asmatzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 218. orr.
Arrainek, anfibioek, narrastiek, baita lehenengo primateek ere, hodi bakarra zuten gorozkiak, gernua eta arrautzak kanporatzeko. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 43. orr.
Zenbait anfibio eta narrastik ere oztopotzat hartzen dute ezohiko argia. Berria - Gaiak 2006-02-19
Lehenengoz lehorreratu zirenean, ordu arte ezagutzen ez zuten arraza bateko itsas animaliatxo kaltegabeen itxura zuten; laster itsas munstro basatiak zirela erakutsi zuten; eta azkenean anfibio harrapariak gertatu ziren, beren ur-giroan bezain mugikorrak lehorrean ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 174. orr.
Gizaki izan beharrean, anfibio izan balitz, arrabioa izanen zela iduritzen baitzait greziar zelebre hura, bere ibilera baldar eta izakera aldagaitz geldoarekin. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.
Anfibio batzuk arriskuan daude. Berria - Harian 2005-01-28
Mundu osoko anfibioen espezien heren bat desagertzeko zorian dela ohartarazi du ikerketa batek. Berria - Gaiak 2004-10-15
"Bizi-poza dario Bafforen poesia guztiari; bere mende hartan bizitzeko gogoa; Venezia hiri anfibioan, Europaren alu hezean gozatzeko gogoa", dio Apollinairek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.
Tira bada, maitea, animalia anfibioa naiz: dena maite dut, guztiarekin dibertitzen naiz, jenero guztiak bildu nahi ditut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.
Guayaquil herri anfibioa da, lurrazpi bigun lokatzezkoa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.
Baziren berrogeita hamar urte izeba Beatrice erizain zegoela ospitalean eta erredura hilgarriak zituztenak hartzen zituen departamentuaz arduratzen zen, orain gehienak frontetik oliotan ekartzen zituzten soldaduak ziren, anfibioak ziren kasik eta nire izeba Beatricek barazkizopa prestatzen zien. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.
Euskalkia dakiena anfibioa dela esaten dut nik, biak erabiltzen dakielako. Berria - Euskal Herria 2006-05-07
Horren arabera, lau Kidd destruktore, urpekoen kontrako 12 hegazkin, diesel motorra duten zortzi urpeko eta minak aurkitzeko helikopteroak zein ibilgailu anfibioak emango dizkiote EEBBek Taiwani datozen urteotan. ETC-prentsa Egunkaria, 2001-04-25
Hurrengo orrialdean ibilgailu anfibio bat ageri zen, telebistako gerra dokumentaletan ikusten zirenak baino sofistikatuagoa. ETC-literatura, saiakera Nevadako egunak, Bernardo Atxaga, Pamiela, 2013
Bere birbiloba, Donald Roebling, filantropo eta asmatzailea izan zen eta ibilgailu anfibioa asmatu zuen. ETC-entziklopedia John Augustus Roebling, Wikipedia