Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anfetamina iz

Ikerketetan ikusi ahal izan dute oso maiteminduta dauden pertsonen gernuan FEA anfetamina asko egon ohi dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 266. orr.

Neurologoen arabera, gure burmuineko sistema linbikoak feniletilamina izeneko substantzia bat sortzen du (FEA), hau da, burmuina estimulatzen eta dinamizatzen duen anfetamina, eta horrek poztasuna, euforia eta asaldura eragiten du pertsonarengan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 265. orr.

Drepresoreetan, alkohola, lasaigarriak, hipnotikoak eta disolbatzaileak dira gehien hartzen direnak; bizigarrietan, berriz, nikotina, kokaina, anfetaminak, eta estasia.  Berria - Gaiak   2004-03-20

Mailari eusteko anfetaminak hartzen hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 206. orr.

Europa mendebaldean, ordea, anfetaminak kontsumitzen dituzte gehien.  Berria - Gaiak   2004-03-04

Komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela: anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela edo beste inaren bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Morroi hori ez zait sekula asko gustatu, baina egoera hartan, gorputzean generaman anfetamina eta kokaina dosia kontuan harturik, edonorekin berriketan kateatzeko gai izan gintezkeen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 158. orr.

16 kilo anfetamina, lau kilo eta erdi kafeina, hiru gramo extasi eta heroina gramu bat atzeman zituen asteartean jendarmeriak Alemaniako matrikula zeukan auto batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Komunak dira komunio horren tenpluak, eta zulo haietan, Ostia Biribila gurtu beharrean, karnetarekin egindako Lerro Zuzena gurtzen dugu, eta itsu-itsuan sinesten han dagoena kristoren gorputz kimikoa dela: anfetamina dagoela, kokaina dagoela, ketamina dagoela edo beste inaren bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Kantuan, dantzan, esku bat beti garagardoari eusten, futbola herriaren opioa baino herriaren anfetamina ez ote den dudan egon nintzen.  Berria - Kirola   2004-06-22

Jokoan ere jaitsi egin nintzen, eta anfetaminei eta esnifatzen nuen kokainari esker eutsi ahal izaten nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 219. orr.

Kokaina, heroina, opioa, estasia eta anfetaminekin batera, indioen zeremonietan erabiltzen den peyotea zein kalamua eta LSDa legezkoak izango dira, kopuru batetik behera, betiere.  Berria - Gaiak   2006-04-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus