Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ordura arte gauza handirik ez genuen ezagutzen, alkohola bera, haxixa, eta ez oso ondo, lanza-perfumea2, Pervitin, Dexamil, beste anfeta gutxi batzuk, deus gutxi, azken finean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 116. orr.
Cacique kubata bana, zigarro bana eta anfeta erdi bana. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 88. orr.
Bost anfeta, beste poltsatxo batean; hiru Tranxilium5; sei Tranquilmazin1; Saldeva bat eta Gelocatil bi; eta ondo tolestutako papela bat. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.
Batzuk dantzan, besteak eserita, taldeka hitz egiten, komunetara joan--etorrietan, perika pixka bat zenbaiten sudurretan, anfetak bestetzuen gorputzetako mugierak behartuz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.
Espero dut gaindituko zenuela anfeta eta alkohol gaindosia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.