Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anezka iz ehundegietan, haria daraman tresna, bilbearen hariak irazkiaren gainetik eta azpitik alde batetik bestera zeharka pasatzeko erabiltzen dena.

Ingelesez oso ohikoa da shuttle deitzea joan-etorrian dabilen edozein ibilgailuri, autobus, tren edo espazio-ontzi, oihala egiteko edo ehuteko makinetan anezkak egin ohi zuen bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Ehunak burdinaren ondorengo dira, ehundegiak burdinaz egiten baitira, eta ez dago irazki-hariak, anezkak eta ardatz kantariak bezalako tresna hain xumeak beste inola egiterik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak, amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 7,6

Fuela ateratzeko anezka poltsak erabiliko dituzte eta fuel ateratzea erregulatzeko, berriz, balbula bikoitzak erabiliko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-22

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus