Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anexionatu, anexiona(tu), anexionatzen du ad zerbait, batez ere lurralde bat, beste bati gehitu.

1967an okupatutako 1.000 kilometro koadroko eskualdea 1981ean anexionatu zuen Israelek, hainbat herri suntsitu ondoren.  Berria - Mundua   2004-08-14

Mundu Gerraren ostean, Italiak Hego Tirol anexionatu zuen mahai diplomatiko batean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Herbehereen menpeko kolonia izandako Moluka Uharteak anexionatu zituen Indonesiak 1950ean, independentzia lortu zuenean.  Berria - Mundua   2004-04-27

Horren arabera, Israelek Zisjordanian dituen kokagune nagusiak anexionatuko ditu, eta ordainetan palestinarrei beste zenbait lur itzuli.  Berria - Mundua   2004-06-16

Turkiak uharteko iparraldea anexionatzeko mehatxua egin zuen azaroan.  Berria - Mundua   2004-02-11

Londresek Europako Batasunerako eginiko txosten batean Jerusalemen (Al Kuds, arabieraz) palestinarren auzo eta eremuak anexionatzeko prozesua bizkortzea leporatzen diote Tel Avivi.  Berria - Harian   2005-11-26

Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Ahmed Kureiak atzo esan zuenez, Israelek Zisjordaniako zenbait kokagune judutako lurrak anexionatuz gero, "bake prozesuaren hilobiratzea" izango da.  Berria - Harian   2006-01-25

Bestetik, Estatutu Berrirako Proposamenaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak Nafarroa anexionatu nahi duela ukatu zuen Barkosek.  Berria - Harian   2005-02-02

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus