Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anestesiatu, 1 anestesia(tu), anestesiatzen du ad anestesiko baten bidez gorputz osoaren edo haren zati baten sentiberatasun gabezia edo galera lortu.

Aurretik anestesiatu egin zuten, jakina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 185. orr.

Begiak kristaletik urruntzera behartu zuen Mentxuk bere burua, anestesiaturik sentitzen baitzuen gogoa, eta ez zitzaion batere gustatzen pentsamendurik gabeko gogoetan jardutea, orduan ari zen bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Belauna anestesiatu nion, jada ez zuen minik, baina buruan ez zeukan partida, belauna baizik.  Berria - Kirola   2004-11-10

Alabak belarritakoentzako zuloak egin nahi zituen eta hark bere belarriak anestesiatzeaz hitz egin zion.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Izan ere, nerbio sistema aktibatzearekin batera, endorfina izeneko hormonaren jarioa handitzen da, gorputza anestesiatuta bezala utziz.  Berria - Harian   2005-08-18

Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Dabidek egiaz tiro egin zidanetik anestesiatua bezalaxe egon naiz, lozorroan Loti Ederraren antzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 147. orr.

Garai bertsuan, beste esperimentu batzuetan, zartada elektriko txikiak erabiltzen zituzten arinki anestesiaturiko txakurren garunak -ageri gorrian jarrita- estimulatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Tximino anestesiatuei ikusmen-kortexean mikroelektrodoak sartu, eta estimulu koloretakoak ematean sortzen ziren potentzial neuronalak neurtzen zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Gilen nekazari adiskide bilakatuak erran dit aldi batez mundu anestesiatu batean bizi izan naizela luzaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 49. orr.

Espreski esandakoen hariari ere lotzen zitzaion, burua eskuek sostengatuta, ukondoak belaunburuen gainean, Mentxuren adimen erdi-anestesiatuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

2 irud/hed

Bagenekien errealitatea anestesiatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Haren esanetan, Rubalcaba "iaioa" da gizartea anestesiatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Gainerakoa, Egibarrek joan den astean ohartarazi zuenez, prozesua anestesiatu nahi izatea da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Gizartea anestesiatu eta alderdi politikoak banatu nahi dituzte batzuek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

Desirarik gabe nengoen, anestesiatua.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 33. orr.

Bagenekien errealitatea anestesiatzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus