Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anestesia 1 iz medikuntzan, sentiberatasun gabezia edo galera; anestesiatzea.

Anestesia eman beharko dizut.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 111. orr.

Denok erabiltzen dugu kimika, esku artean darabilgun paperean, autoetan, telebista ikusterakoan, medikuarengana joan eta anestesia jartzen digutenean.  Berria - Gaiak   2006-05-05

-Ez jarri anestesiarik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 111. orr.

Ez zuten erabili eterra, baizik eta beste anestesiaren bat, eta handik bost minutura nire onera etorria nintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.

Kurarearen kideko substantzia sintetikoak erabiltzen dira kirurgian (dosi txikitan) muskuluak erlaxatzeko, eta, hartara, anestesiaren efektuak indartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Anestesiaren eraginpean artean, aurrean zituen gauzak -telebista piztuta, aulki bat, armairua, eskuinaldeko leihoa- oso ahul eta kolore margulduz iristen zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 184. orr.

Anestesiaren hondar guztiak lehenbailehen bota nahi zituen gorputzetik, iruditzen baitzitzaion gogoa eta adimena, biak, kamuts zituela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 48. orr.

Ez nuen uste anestesiak halako amets biziak eragin zitzakeenik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.

Anestesiak bere lana egin aurretik entzun nituen azken hitzak izan ziren.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

Aldi berean bazenekien nekeza eta gaitza izaten dela anestesiatik esnatzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.

Gauzak txukun egitera, beraz, gertakarien ordena logikoari jarraitu beharko zioan Ripodasek: lehenbizi zuek garbitu, eta gerokoz utzi Soriaren amigdalak anestesiarik gabe erauztea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Anestesiarik gabeko garai haietan azkartasunak gutxiagotu egiten zuen eriaren mina, eta elbarriak bizirik irauteko aukerak handiagoak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 258. orr.

2 (izenondoekin)

Ebakuntza egiteko, anestesia osoa eman zieten gaixoei.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Zirujau valentziar batek hogeita hamar urtetik gora daramatza anestesia kimikorik erabili gabe era guztietako ebakuntzak egiten.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Garunak berak ez du minik sentitzen; hala, anestesia lokalaren eraginpean agerian jarrita, nahiko xehetasun handiz azter dezake kirurgialariak, gaixoa erabat kontziente egonik eta minik sentitzeke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Oso operazio sinplea da, anestesia lokala jarrita egiten da eta ez da beharrezkoa ospitalean geratzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Antiseptiko iododuna ipur-masailean kotoi-zati batez eman, eta anestesia lokala injektatu zion, batere dardararik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

Halaber, 1995. urtetik 2002ra arte nabarmen igo da erditzean anestesia epidurala erabiltzen duten emakumeen kopurua: %120.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Anestesia epiduralarekin egiten da, eta "oso da teknika sinplea", Madinaren esanetan Leo Esteban Nietori 21 ebakuntza egin zizkioten 1989an istripua izan zuenetik; horietatik 19 anestesia osoarekin.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Lasaitzeko ariketak eginarazten nizkien, eta anestesia psikologikoan pentsarazten nien.  Berria - Gaiak   2004-08-17

3(hitz elkartuetan)

Lagunduriko arnasketa jarri zioten eta anestesia dosi handia eman zioten.  Berria - Harian   2006-01-06

Epidurala anestesia mota bat da, berez.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Anestesia mota ere sinpleagoa da, eta, diru aldetik, kostua askoz txikiagoa da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 111. orr.

Anestesia pixka bat emanda, ginbaleta hartu eta aurrean eseri zitzaidan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.

4 irud/hed

Anestesia lelo batek harrapatuta bezala segitu nituen partida horiek, ez gatz eta ez piper.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 46. orr.

Baina guk -eta horrexegatik jakin nuen beste hiru gonbidatuen izaeraz eta minduraz- beste begi batzuekin ikusten genuen oro, anestesiaren edo maitasunaren begiekin, guk edaniko ardoaren ozpinduak zer berezi bat, hondar berezi bat utzi baitzuen gugan, sentiberatasun isuria biziki areagotzen zuena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 152. orr.

Baina horma lodi haien barnera gauak ez zuen lortzen sartzerik; zentsura faxistak berak, errejimenaren maisulan, mundutik bereizirik gindukan, anestesiazko linbo zuri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

5 anestesia epidural

Anestesia epiduralarekin egiten da, eta "oso da teknika sinplea», Madinaren esanetan: "Ile baten lodierako zuntz bat sartzen da zakiletik, eta uretra zulatu eta prostatara iristen da.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Halaber, 1995. urtetik 2002ra arte nabarmen igo da erditzean anestesia epidurala erabiltzen duten emakumeen kopurua: %120.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

6 anestesia lokal

Garunak berak ez du minik sentitzen; hala, anestesia lokalaren eraginpean agerian jarrita, nahiko xehetasun handiz azter dezake kirurgialariak, gaixoa erabat kontziente egonik eta minik sentitzeke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 220. orr.

Posible da, anestesia lokalaren eraginpean, garun zati txikiak kentzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 221. orr.

Anestesia lokala jarrita egiten da, eta ez dago erietxean geratu beharrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 134. orr.

Begi-lausoak kentzea, beraz, nahiko prozedura sinplea zen -anestesia lokala baizik ez zuen behar-, eta arrisku kirurgiko handirik gabe egitekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Anestesia lokala jarri eta gero, bala atera zidan izterretik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Ebaki eta josi: anestesia lokalarekin, esku tinko batekin eta egonarri apur batekin, baita nork bere buruari egiteko modukoa ere, eskuliburu baten laguntzaz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Izan ere, 1989tik 21 ebakuntza egin zizkioten Leo Estebani; horietako 19 anestesia osoarekin eta beste bi anestesia lokalarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

7 anestesia orokor

Arakatzen duzu zeure barnean eta anestesia orokor bat baino ez duzu aurkitzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.

Bestalde, umeak ez du zakilean anestesia jar diezaioten uzten; beraz, ebakuntza egitekotan anestesia orokorra jarri behar zaio, eta ez da komeni.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 134. orr.

8 anestesia oso

Ebakuntza egiteko, anestesia osoa eman zieten gaixoei.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Izan ere, 1989tik 21 ebakuntza egin zizkioten Leo Estebani; horietako 19 anestesia osoarekin eta beste bi anestesia lokalarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anestesia kimikoa (4); anestesia lokala jarrita (3); anestesia mota (3)

anestesiarik gabe (3)

anestesiatik esnatu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus