Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
aneroide 1 izond/iz barometroez eta gisakoez mintzatuz, metalikoa dena.
Ez zuen gauza askorik: barometroa, berak asmaturiko mikrobarometroa (sentikorra demasean), termometro joko bat eta merkurio-aneroideak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 30. orr.
2 barometro aneroide (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)
Jacques Balmat-ek eta Michel Paccard doktoreak (azken honen nahia altuera horretan barometro aneroide baten balioa aztertzea zen), gailurrera iritsi eta oso-osorik jaistea lortu zuten arte. ETC-entziklopedia Mont Blanc, Wikipedia
3 kutxatila aneroide (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1 )
Lucien Vidie fisikari frantsesa izan zen (Nantes, 1805 - Nantes, 1866ko apirila), Kutxatila aneroide edo Vidie kapsularen asmatzailea 1844an. Horrela, barometro aneroidearen asmatzailea da, Vidie kapsula erabiltzen duena presio atmosferikoen aldakuntzak neurtzeko. ETC-entziklopedia Lucien Vidie, Wikipedia