Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraz, arrainak jateak buruargi bilakatzen gaitu; fosfororik gabe landareak ez dira hazten; Falières fosfatina, glizerofosfatoak haur anemikoentzat ehun urtetik hona. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.
Herri horietako amak anemikoak dira, behar bezala ez elikatzeagatik % 40-60 kasutan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.
-Ate hori itxi eta egia beste araurik uzten ez bada, aldiz, bizitza makaldu egiten da, marguldu, histu, anemiko bihurtzen da, triste. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.
Pisukide izan nituen hiru sugegorri anemiko telebistazaleek nahiz Itziar negarti nekaezinak ere ez zidaten batere inbidiarik sentiarazten. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 109. orr.
Anemikoa ene koskortxoa da, argalez bizi ezin badu ere; eztulka ia hilean dagoena makaltxoa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.
Arto jorratzaileak, sagardogileak, ardo mingarra zoanetarik mahaietara ekarleak, etxe izenak, atari ahantzi zizelkatuak, deiturak, toponimia anemikoak, dantzak eta kantu tradizionalak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 130. orr.