Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anemia 1 iz odol ahulezia, globulu gorrien gutxitzeak edo hemoglobina maila jaisteak dakarrena.

Leuzemia odoleko minbizia da, eta anemia, odoljarioak eta akidura dira haren zantzu nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

"Nire zainetan ez zegoen artista odolik; goseak eragindako anemia baizik", esan izan zuen artistak.  Berria - Kultura   2004-07-21

Aitak aurpegia hain zuri ikusten zionean, anemia zuela esan eta burdina harrarazten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 81. orr.

Hilekoarekin odol asko galtzen duten eta anemia izaten duten emakume batzuek Mirena DIUa jartzen dute arazo hori konpontzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 100. orr.

Oso argala dago eta baliteke anemia pixka bat izatea; agian, ahultasunak berak eragin dio zorabioa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.

Anemia kaltegarria izan omen zian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Libratzerakoan odola galtzen nuen, eta horrek izugarrizko anemia eragin zidan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Euskaradun Herriak inoiz animarik (jakite noblerik) izanen badu, hain zuzen ere, euskararen tradizio zaharregi horren zainetatik atera beharko du, edo anemiak galduko du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

Fletcherrek DBA izeneko anemia mota berezi bat dauka.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Zelula horiek odolarekin zerikusirik duten gaixotasun batzuk tratatzeko erabiltzen dira hezur-mamiaren transplantearen ordez: leuzemia (haurren leuzemia barne) eta anemia forma batzuk, nagusiki.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Berrogei urte baino gehiagoko emakumeen kasuan, anemia arazoak hilerokoarekin lotzen dituzte mediku askok.  Berria - Gaiak   2004-04-14

2 anemia aplasiko (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Anemia aplasikoa zen, pilotari gazteak inoiz izandako kontrariorik gogorrena. ETC-prentsa   Berria, 2009-03-05

Curie 1934 hasieran joan zen azken aldiz Poloniara. Hilabete batzuk geroago, 1934ko uztailaren 4an, Passyko Sancellemozeko erietxean zendu zen, anemia aplasiko baten ondorioz. Uste da erradiazioaren esposizio luzeetatik kutsatuta zegoela. ETC-entziklopedia   Marie Curie, Wikipedia

3 anemia drepanozitiko (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Anemia drepanozitikoa ez da unibertsala, baina senezkoa dela ondorioztatzen dugu. ETC-literatura, saiakera   Hizkuntza eta irakaskuntza, Jean Piaget / Noam Chomsky (Aritz Irurtzun), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

4 anemia faltziforme (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Anemia faltziforme edo drepanozitosia eritrozitoen itxura deformatzen duen gaixotasun hematologikoa da, oinarri genetikoa duena. ETC-entziklopedia   Anemia faltziforme, Wikipedia

Batzuk oso ezagunak eta hilgarriak dira, anemia faltziformea, esate baterako; beste batzuk, berriz, adituek besterik ez dituzte ezagutzen. ETC-prentsa   Berria, 2005-03-08

Hemofilia, sortzetiko immunoeskasia edo anemia faltziforme bezalako odoleko gaixotasunak tratatzeko terapiak bidean daude. ETC-prentsa   Berria, 2018-02-04

5 anemia ferropeniko (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Anemia ferropenikoa anemia mota bat da, burdinaren gabeziaren ondorioz sortzen dena. ETC-entziklopedia   Anemia ferropeniko, Wikipedia

Burdinarekin lotuta dagoen osasun arazorik ezagunena anemia ferropenikoa da. ETC-prentsa   Argia, 2015-02-22

Burdina, beharrezkoa da hemoglobina sortzeko, anemia ferropenikoa prebenituz. ETC-prentsa   Berria, 2008-06-03

Anemia ferropenikoan ere laguntzen du bitamina horrek, burdina xurgatzea erraztuz. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-28

Anemia ferropenikoa hemoglobinaren kontzentrazio baxua izatea da; galera horrek globulu gorri gutxiago sortzea dakar. ETC-prentsa   Berria, 2010-02-16

Anemia ferropenikoan ere laguntzen du bitamina horrek, burdina hartzea errazten baitu. ETC-prentsa   Berria, 2010-10-19

Esaterako, ugaltzeko adinean dauden emakumeen %80k anemia ferropenikoa daukate, baina hori askotan ez da tratatzen. ETC-prentsa   Berria, 2018-05-12

Burdinaren gabezia ohiko gaixotasuna da, eta sintomarik garrantzitsuena anemia ferropenikoa da, burdina falta baitago hemoglobina eratzeko bizkarrezur-muinean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaiak, elikadura eta dietetika, Edurne Simon, Bittor Rodriguez, Idoia Labayen UEU, 2007

Kolore-aldaketak ondoretasunezko asalduetan (urdina osteogenesi inperfektuan, urdinxka anemia ferropenikoan eta abar). ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

6 anemia hemolitiko (corpusean ez dago; ETCn 13 agerraldi)

Anemia hemolitiko auto-immunea: immunitate-sistemak oker funtzionatzen du eta eritrozitoak suntsitzen ditu ETC-entziklopedia   Anemia hemolitiko, Wikipedia

Gibelean minbizia gara dezake edo, are larriago, anemia hemolitikoaETC-prentsa   Berria, 2003-07-13

Giltzurruneko gutxiegitasuna, anemia hemolitikoa -globulu gorriak hautsi egiten dira-, tronbozitopenia -plaketa kopurua gutxitu egiten da, eta horrek odoljarioak dakartza- eta, batzuetan, baita gaixoaren heriotza ere. ETC-prentsa   Argia, 2011-06-26

Oso ohikoak ez diren arren, anemia hemolitiko mota ugari daude, eta horien diagnostikorako erabiltzen diren testak hauek dira: ETC-zientzia, zuzenbidea   Miaketa-gida Askoren artean, EHU, 2008

7 anemia kaltegarri

-Anemia kaltegarria izan omen zian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

8 anemia pernizioso (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Sintoma anormalek eta odol-azterketen emaitzek, anemia pernizioso ezagunenak ez bezalakoak, benetako erruduna salatu dute: radioa. ETC-literatura, saiakera   Madame Curie, Ève Curie (Irati Bereau), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

9 zelula faltziformeen anemia (corpusean ez dago; ETCn 4 agerraldi)

Zelula faltziformeen anemia a gaixotasun bat zeinetan hemoglobina bestelakotuak kristal mota bat eratzen baitu odoleko zelula "gorrien" barruan, oxigenoa zainetan uzten duenean. ETC-literatura, saiakera   Bai asmo eroa, Francis Crick (Iñaki Iñurrieta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hala gertatzen da hemofiliaren edo zelula faltziformeen anemien kasuan. ETC-entziklopedia   Gaixotasun genetiko, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus