Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anekdotiko izond anekdota izera duena.

Humanidades deitzen genuen kulturaren esparru zabal hartan, lantzen genuen, baina ia modu anekdotiko batez, guretzat oihartzun askoz ere urrutiagokoa zuen greziera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

Duela gutxiko gertakari bat horren erakuskari anekdotikoa izan daiteke.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Izan liteke, baina antzekotasun hori axaleko eta anekdotikoa da eraginaz mintzatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 26. orr.

Zaude lasai, Hester, Arrue hemen jaioa ez bada ere, itsas ertzeko seme peto-petoa egina baitago -eta argitu gabe utzi zuen bere esaldiaren xede ezkutua, Noraren jakin-mina benetakoa ala anekdotikoa zen ezagutzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 204. orr.

FN alderdikoaren emaitza anekdotikoa izan da eta ez du boz anitzen biltzeko aukera handirik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-12

Tarteka irainak entzuten ditugu, baina oso anekdotikoak dira.  Berria - Harian   2005-09-07

Anekdotikoa eta azalekoa saihestu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 358. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anekdotikoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus