Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

anega iz ale edukiera neurria, hamabi lakariren baliokidea; neurri horrek edukitzen duen ale kopurua. Haurrarekin batera, hiru urteko zekorra,

anega bat ogi-irin eta zahagi bat ardo eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Hiru hektareako mahastiak zahagi erdi bat ardo besterik ez du emango; hamar anega hazik anega bat ale besterik ez.  Elizen arteko biblia   Is 5,10

Legamiaren antzekoa da: emakume batek anega bat irinetan nahasten du, eta oraldi guztia harrotzen da.  Elizen arteko biblia   Lk 13,21

Urrak ur-berritzat saltzen ari zena topatu nuen eta ur-berri anega bati beste bat nahastua zeukala antzeman nion, ur zaharrak, hutsak eta harjoak alegia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 189. orr.

Aletan amazazpi anega eman izandu omen zituan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.

Gero, hurrengoari galdetu zion: "Zuk zenbat zor diozu?" Hark erantzun: "Ehun anega gari".  Elizen arteko biblia   Lk 16,7

Kintalak kintalaren, arroak arroaren eta anegak anegaren neurrikoak ote ziren zehaztea zen Mateoren zeregina, eta neurriok izkiriatzea nirea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 158. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus