Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
androzentrismo iz gauza guztien zentroan gizona ezartzeko joera edo praktika; gizonen ikuspuntutik soilik begiratzea.
Hizkuntz sexismoaren gaia jorratzean, honako auziak hartu behar dira aintzat, egilearen ustez: hizkuntza/hizketa bereizketa eta horrek sexismoarekin duen harremana, sexismoa eta androzentrismoa, hizkuntza feminizatzeko premia, eta baita genero-identitatearen eta ideologiaren arteko harremanak ere. Berria - Kultura 2004-07-11
Osasuntsua gerta daiteke beste muturreko exajerazioa ikustea, honela errazago antzeman baitaitezke orain arte norabide bakarrean egin izan diren irakurketa partzialak, eta androzentrismoa eta misoginia begi bistan utzi. Berria - Kultura 2004-02-11