Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

androzentriko (ETCn 250 agerraldi, horietatik 165 azken sei urteetan) izond gizonen ikuspegitik egina edo ikusia.

Hala, bada, gizasemeak ez ziren taldearen euskarri ekonomikoa, historiaren irakurketa androzentrikoak bestela sinetsarazi badigu ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 274. orr.

Gaur egungo edukiak androzentrikoak dira: gizonen ikuspegitik dago dena aztertua eta planteatua.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Zibilizazioak androzentrikoak izan dira, patriarkalak.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Ahozko eta idatzizko hizkuntza femeninoaz, hizkuntza bidezko sexismoaz eta idazkera sexista edo androzentrikoa saihesteko moduez idatzi duenagatik da ezaguna.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus