Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

androide iz giza itxurako robota.

Batetik gizakiak eta bestetik robotak eta androideak bereizten zituen muga ezabatua dago, eta gizakiek ahaztua dute gizaki direla.  Berria - Kultura   2004-05-21

Star Trekzale amorratua da, ni bezala, eta Data du bere pertsonaia kuttuna, androide bat, bere soraiotasuna gorabehera, gizaki izatearen jakin-mina eta inbidia sentitzen dituena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

-Uste duzula -irriz zartatu zen androidea-, ardura tresna gisa erabilia zara, aitzur bat edo ordenadore baten antzera, eta pieza bat hausten zaizunean, baliotasun testa pasarazten dizute: barne zirkuituak erretzean zakartegi munizipalerako baizik ez zara on.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

Hasieran enigmatikoa den gutasun hori, gizatalde hori zer ote den pixkanaka doa argitzen irakurlearen begien aurrean: ez dira alienak edo androideak ugaltzen ari direnak, ezpada artea lagun eta bide bestelako bizitza eredua besarkatu duten gizon-emakumeak.  Berria - Kultura   2006-04-04

Segituan -androide artifizial gisan esan zuen berriro.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 39. orr.

Geroago, Ixiar oheratu ondoren, etxeko androideak prestatu eta zerbitzaturiko Meunière mihi-arraina afaltzen ari direla, amak bota dio aitari: [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 108. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus