Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
abortugile iz abortuak egiten dituen pertsona.
Paperezko orri bat hartu nuen eta Cardinet pasabidea marraztu nuen abortugilearen etxetik jaitsi nintzenean ikusi nuen bezala, horma garaiak elkarren artetik oso gertu eta argia sartzen uzten zuen zirrikitu bat hondoan. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.
Gaur egun pertsona-trafikanteak jazartzen dituzte eta jende guztiak haien existentzia deitoratzen du, duela hogeita hamar urte abortugileena deitoratzen zuen bezala. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.
Lehen abortugileen artean bezala, immigrante-trafikanteen artean zintzoak ere izango dira seguruenik. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.